2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Laburpena, Eguesibarko entitateendako diru-laguntzei buruzkoa, 2017an kultur ekitaldiak egiteko
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (identifikazioa): 332150.
Xedea.
Deialdi honen xedea da Eguesibarko Kontzejuendako diru-laguntzak emateko baldintzak ezartzea, 2017. urtean zehar kultur ekitaldiak egiteko.
Laguntzen onuradunak.
Diru-laguntzen onuradun izan daitezke Eguseibarko kontzeju guztiak, betiere eskatzen badute eta deialdiko oinarrietako dokumentazioa aurkeztuz gero.
Laguntzen zenbatekoa.
Deialdi honetan ezarritako zuzkidura, gehienez, 5.000 eurokoa da eta aurtengo ekitaldiko aurrekontuko honako kontu-sailaren kargura: 3340046822 “Kontzejuen kultur ekimenendako diru-laguntzak”.
Aurrekontu hori ez da handituko, eta kontu-saileko zenbatekoa proportzionalki banatuko da aurkeztutako eskaeren artean, baldin eta eskaerak aurreikusitako zenbatekoa baino gehiago badira.
Epea, instrukzioa, tramitazioa eta ebazpena.
Eskaerak Eguesibarko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira (Sarriguren, Garajonay, 1 ), 08:30-14:30 ordutegian, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bulegoren batean.
Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen, 2017ko otsailaren 7an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1701907