41. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

1. sektoreko A-2, A-5 eta A-7 unitateen xehetasun azterlanaren aldaketa, Elkano-Ibiriku-Egues aldeko 1. banaketa eremuan.
Behin betiko onespena

Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2017ko otsailaren 7ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuela 1. sektoreko A-2, A-5 eta A-7 unitateen xehetasun azterlana, Elkano-Ibiriku-Egues aldeko 1. banaketa eremuan, eta hau izan dela emaitza, argitalpen honi dagokionez:

Proposatutako aldaketaren edukia da eraikuntzaren alboko lerrokadura aldatzea Elizamendi kaleko 23ri dagokion lurzatirako, ezkerretik eskuinera, iparraldeko altxaeraren arabera, jada eraikita dauden lehen lau etxebizitzen irizpideari eutsiz (15-17, 19-21 zenbakikoak), orientazio irizpide berak mantentzeko eraikuntzarako. Gainerako lurzatietarako (25-27-29-31-33 zenbakikoak) alboko lerrokaduraren irizpidea xehetasun azterlanaren arabera mantenduko da. Aldaketaren xede den lurzatia lehenbizikoa izan da alboko lerrokaduraren irizpidea aldatu zaiona, eta, horregatik, aldaketak ez die eragiten unitateko gainerako lurzatien lerrokadurari.

Xehetasun azterlanaren lurzati itxituren gaineko irizpideak ere atxikitzen dira, eta unitatean dauden etxebizitzetan ezarritako irizpideek dute azken buruan lehentasuna.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70-2 artikuluan eta Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81-1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aditzera ematen da, halaber, behin betiko onespenaren aurka, egintza bereizi gisa, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko dela:

1.–Berraztertzeko errekurtsoa, erabaki hau hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratzen den egunetik hasita.

3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo judizial eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsi den eta goian agertu den araudiko edukiaren aurka, aurreko paragrafoan azkenik aipatutako bi errekurtsoetako bat bakarrik aurkeztu ahalko da.

Sarrigurenen, 2017ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1701900