2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEDEA
Udal ordenantza, Obra txikietarako hirigintza lizentziak
arautzen dituena. Hasierako onespena
Ledeako Udalak, 2016ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, Obra txikietarako hirigintza lizentziak arautzen dituen udal ordenantza onetsi zuen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ledean, 2017ko otsailaren 8an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.
Iragarkiaren kodea: L1701848