2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
2017ko lan egutegia
Buñuelgo Udaleko alkate udalburuak urtarrilaren 11n eman 1/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko lan egutegia onetsi da:
Kontuan harturik zer xedatzen duten Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak, ezartzen baitute enpresak urtero prestatu behar duela lan egutegia.
Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haren bidez aldatu baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa izanen dela.
Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84. artikuluak ematen didaten eskumena,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea Buñuelgo Udalaren zerbitzuko langileek 2017an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:
Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
Urtarrilaren 17a: San Anton (jaieguna Buñuelen).
Apirilaren 13a: Ortzegun Saindua.
Apirilaren 14a: Ostiral Santua.
Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.
Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
Uztailaren 25a: Santiago eguna.
Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
Urriaren 12a: Jai Nazionala.
Azaroaren 1a: Omiasaindu.
Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.
Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
Abenduaren 25a: Eguberria.
Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2017an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta aipatutako jaiegunak.
Hirugarrena.–Gainera, ez dira lanegunak izanen honako egun hauek:
A) Egiazko lan ordu gehiegi izateagatik:
–Urriaren 13a eta abenduaren 5a.
B) Opor egun gisa kontatuko da:
–Urtarrilaren 16a.
–Abuztuaren 16a, 17a, 18a eta 21a.
Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.
Urteko lanordu kopurua, 1.592, honelako lanaldi hauetan banatuko da:
a) Eguneroko lanaldiak 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 7:40tik 15:00ak arte, astelehenetik ortziralera.
b) Artikulu honetan aurreko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta, lanaldi berezia dutenei.
Bortzgarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.
Seigarrena.–Jendea hartzeko ordutegi orokorra hau izanen da: 12:00etatik 15:00ak arte.
Zazpigarrena.–Zerbitzuaren beharrak direla eta, udaltzainek:
a) Eguneroko lanaldiak 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 8:00etatik 15:20 arte, astelehenetik ortziralera.
b) Abuztuaren 16a, 17a, 18a eta 21a lanegunak izanen dira haiendako, eta horietan ezin izanen dute oporrik hartu, deusetan ukatu gabe horren diru eta opor ordaina.
Zortzigarrena.–Administrazio honetako zerbitzuen premiak direla-eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, zerbitzu bakoitzari atxikitako langileen %50ek baino gehiagok ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.
Bederatzigarrena.–Ebazpen hau igortzea langileen ordezkariei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Buñuelgo Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen lehen osoko bilkura arruntean.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Buñuelen, 2017ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1700513