41. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko otsailaren 17an hartutako erabakiarena. Horren bidez,
herriko entitate soziokulturalekin lankidetza izateko laguntzen deialdia onetsi da 2017rako

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b) eta 20.8a) artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 333096.

A) Onuradunak: helbidea Barañainen duten irabazi asmorik gabeko elkarteak eta beste entitate batzuk, beren jarduerak esparru soziokulturalean egiten dituztenak estatutuetan ezarritakoaren arabera.

B) Xedea: Udalak antolatutako jardueretan parte hartzen duten herriko entitate soziokulturalei Barañaingo Udalak, Kultura Alorraren bidez, 2017an emanen dizkien laguntzen araubidea ezartzea.

C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: 40.000 euro.

E) Eskabideak aurkezteko epea: 2017ko apirilaren 7ra arte.

Barañainen, 2017ko otsailaren 20an.–Alkatea, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1702242