2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Laburpena, Barañainen 2017an jarduera soziokulturalak antolatzeko jardueren deialdiarena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b) eta 20.8a) artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 333083.
A) Onuradunak: helbidea edo ordezkaritza iraunkorra Barañainen duten irabazi asmorik gabeko entitateak eta elkarteak, beren jarduerak esparru soziokulturalean egiten dituztenak estatutuetan ezarritakoaren arabera.
B) Xedea: Barañaingo herritarrentzat irekita dauden jarduera artistiko eta musikalak egiten laguntzea. Herriko taldeek jarduera soziokulturalen antolaketan eta urtemugen ospakizunetan parte hartzeko laguntza ematea. Deialdi honetan sartzen da programa, proiektu eta jarduera artistikoen antolaketa, honako hauek sustatzen badituzte: musika, antzerkia, zinema, dantza, argazkigintza, lirika, arte plastikoak, justizia sozialeko balioak eta herrikoak bertakoak diren adierazpen soziokulturalak. Kanpoan gelditzen dira entitateek Udalak antolatutako jardueretan parte hartzea besterik ez dakarten ekintzak, horiek Barañaingo Udalaren laguntzen beste deialdi bat baitute.
C) Zenbatekoa: 20.000 euro.
D) Eskabideak aurkezteko epea: 2017ko apirilaren 7ra arte.
Barañainen, 2017ko otsailaren 20an.–Alkatea, Oihane Indakoetxea Barbería.
Iragarkiaren kodea: L1702206