40. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGIÑAO

Argiñaoko Kontzejuko herri bideak eta mendiko pistak erabiltzea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Argiñaoko Kontzejuak, 2017ko urtarrilaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Argiñaoko Kontzejuko herri bideak eta mendiko pistak erabiltzea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argiñaon, 2017ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, José Antonio Echeverría Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1702194