2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Alkatetzaren eskuordetzea
Altsasuko Udaleko alkateak, 2017ko otsailaren 17an, ebazpen hau eman du:
“Alkatetzaren 2017ko 254. Ebazpena.
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,
EBAZTEN DUT:
1.–Pedro Jimenez Elvira jauna, lehenengo alkateordea, eskuordetzea, aurtengo otsailaren 20tik otsailaren 26a arte, biak barne, Alkatetzak dituen eginkizunetarako.
2.–Ebazpen hau Pedro Jimenez Elvira jaunari jakinaraztea.
3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Egintza edo erabaki honen kontra, honako errekurtso hauek jarri ahalko dira:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile beraren aurrean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean ebazpena jainarazi eta hurrengo hilabetearen berrenean.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epearen barnean hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien epaitegiaren aurrean.”
Altsasun, 2017ko otsailaren 17an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1702262