40. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 15/2016 prozedura

Tuteran, 2017ko urtarrilaren 31n.

Raúl Asensio Echegoyen jauna, Tuterako Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostu gabeko dibortzioaren gaineko 15/2016 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan epaia eta argitze-autoa eman dira, eta interesdunak haien kopia du eskura bulego judizial honetan.

Eta Mostafa El Mouflih jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Tuteran, 2017ko urtarrilaren 31n.–Justizia Administrazioaren letradua, Raúl Asensio Echegoyen.

Iragarkiaren kodea: J1701396