4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. Gizarte Segurantza, 1017/2017
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: Gizarte Segurantzari buruzko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratu den 1017/2017 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Pamplona Gesfuturo Sociedad Limitadari legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut, adiskidetze-ekitaldia egiteko, eta, beharrezkoa bada, judizioa, epaile magistratuaren aurrean (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik), 2017ko martxoaren 30eko 10:15ean, 104. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan), eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2017ko otsailaren 13an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1702129