40. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, Mankomunitateko buruak emandako ebazpenarena. Horren bidez, onetsi ziren diru-laguntzak emateko oinarriak, errotuluak euskaraz paratzen dituzten denda,
ostatu eta elkarteei

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index). BDNS (kodea): 332679.

Onuradunak eta helburua: oinarrien helburua da arautzea Sakanako Mankomunitateak diru-laguntzak emateko modua errotuluak euskaraz paratzen dituzten denda, ostatu eta elkarteei.

Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 332679) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean http://www.sakana-mank.eus/es.

Laguntzetarako dagoen diru kopuru osoa: 1.500 euro.

Eskabideak aurkezteko epea: 2017ko azaroaren 30a arte.

Lakuntzan, 2017ko otsailaren 16an.–Mankomunitateko burua, Aitor Karasatorre Mugurutza.

Iragarkiaren kodea: L1702115