2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Udalaren Musika Eskolako 2017ko plantilla organikoa.
Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuko Batzarrak, 2017ko urtarrilaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zizur Nagusiko Musika Eskolaren 2017ko plantilla organikoaren espedientea, baita haren tramitazioa ere.
Erabaki hori bete beharrez, jendaurrean egonen da entitate honen Idazkaritzan, aitzinetik iragarkia agertuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zizur Nagusiko Udalaren Musika Eskolaren iragarki oholean, hamabost egun baliodunean agertu ere, herritarrek edo interesa dutenek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.
Zizur Nagusian, 2017ko otsailaren 13an.–Musika Eskolako Patronatuko burua, Mikel Apesteguia Sarasibar.
Iragarkiaren kodea: L1701977