40. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Eskumenak eskuordetzan ematea,
okupatu aurreko aktak egiteko

Ultzamako Udaleko alkateak, 2017ko urtarrilaren 10ean, 8/2017 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Gaia: “Ultzamako Udalaren ordezkari bat izendatzea okupatu aurreko aktak egiteko, bai eta Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak sustatu duen “Larraintzar, Arraitz-Orkin, Alkotz eta Etulainen hornidura sarea egiteko obra osagarriak” izeneko proiektuaren espedientearen ondorengo jarduketetan ere.

–Ikusita Mankomunitateko kideen batzarrak, 2016ko urriaren 27an egin bilkura berezian, erabaki zuela behin betiko onestea “Larraintzar, Arraitz-Orkin, Alkotz eta Etulainen hornidura sarea egiteko obra osagarriak” izeneko proiektua eta horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda, eta onespen horrek berarekin dakartzala erabilera publikoko deklarazioa eta okupatu beharra.–Ikusita Nafarroako Gobernuak, 2016ko azaroaren 23ko erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuela proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

–Ikusita Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak ondokoa erabaki zuela 2016ko abenduaren 13an:

“1. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2017ko urtarrilaren 12an Ultzamako Herriko Etxera ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala bada, behin betiko okupaziokoak.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edota notarioa eraman ditzakete, euren kontura.

3. Ekitaldi horretara joanen dira, orobat, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakaria edo Batzorde Iraunkorreko kide bat, Mankomunitatearen izenean, eta alkatea edo hark eskuordeturiko Udalbatzako kide bat, Ultzamako Udalaren izenean.”

–Ikusita Udaleko alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea andrea, ez dela egun horretako ekitaldira joateko moduan egonen, arrazoi profesionalak direla eta, beharrezkoa da eginkizun hori eskuordetzea eta Ultzamako Udaleko zinegotzi bat berariaz izendatzea ekitaldi horretara joan dadin Udala ordezkatuz.

–Ikusita Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21. artikuluko 1-b) atalean xedatutakoaren arabera, Udala ordezkatzeko eskumena kasuan kasuko toki entitateko buruari dagokiola.

–Ikusita eskumen hori eskuordetzeko modukoa dela, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21. artikuluko 3. atalean xedatutakoarekin bat.

–Ikusita Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/85 Legearen 23.4 artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukia, baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluena eta horiekin bat heldu direnena ere, haietan ezartzen baita eskumen hau bertze baten esku uzteko aukera, eta horretarako behar diren tramiteak.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Ultzamako Udaleko zinegotzi den Nicasio Doray Bengoetxea jaunaren esku uztea Ultzamako Udala ordezkatuz okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldira joateko eskumena, 2017ko urtarrilaren 12an, goizeko 10:00etan, Ultzamako udaletxean izanen baita, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak sustatu duen “Larraintzar, Arraitz-Orkin, Alkotz eta Etulainen hornidura sarea egiteko obra osagarriak” izeneko proiektuari dagokionez.

Bigarrena.–Ultzamako Udaleko zinegotzi den Nicasio Doray Bengoetxea jaunari eskumenak bere esku utzi direla jakinaraztea. Ebazpen honen dataren biharamunean izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.–2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluak aurreikusten dituen baldintzetan.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Larraintzarren, 2017ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1700755