2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Eskumenak eskuordetzan ematea, ordezkapena egiteko 353/2016 epaiketaren ahozko ikustaldian
Ultzamako Udaleko alkateak, 2017ko urtarrilaren 9an, 5/2017 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
“Gaia: eskumena eskuordetzan ematea Ultzamako Udala ordezkatuz ahozko 3535/2016 judizioaren ahozko ikustaldira joateko, 2017ko urtarrilaren 18an, 10:30ean. Judizioa Iruñeko Merkataritza arloko 1. Epaitegiak ireki du, SGAEk (Sociedad General de Autores y Editores) eskatuta.
–Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21. artikuluko 1-b) atalaren edukia ikusita, Udala ordezkatzeko eskumena kasuan kasuko toki entitateko buruari dagokio.
–Ikusita eskumen hori eskuordetzeko modukoa dela, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21. artikuluko 3. atalean xedatutakoarekin bat.
–Ikusita Iruñeko Merkataritza arloko 1. Epaitegiaren 2016ko azaroaren 3ko zitazio zedularen bidez zitazioa egin zaiola entitate honi, Ultzamako Udalari, epaitegi horrek SGAEk (Sociedad General de Autores y Editores) eskatuta irekitako ahozko 353/2016 judizioaren ahozko ikustaldira joateko, 2017ko urtarrilaren 18an, 10:30ean.
–Ikusita Ultzamako Udaleko alkatea, arrazoi profesionalak direla eta, ez dagoela ahozko ikustaldi horretara joateko moduan aipatutako egunean eta orduan.
–Ikusita Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/85 Legearen 23.4 artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukia, baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluena eta horiekin bat heldu direnena ere, haietan ezartzen baita eskumen hau bertze baten esku uzteko aukera, eta horretarako behar diren tramiteak.
EBATZI DUT:
Lehenengoa.–Ultzamako Udaleko alkateordea den Purificación Etxeberria Iztueta andreari ematea eskumena eskuordetzan Ultzamako Udala ordezkatuz ahozko 3535/2016 judizioaren ahozko ikustaldira joateko, 2017ko urtarrilaren 18an, 10:30ean. Judizioa Iruñeko Merkataritza arloko 1. Epaitegiak ireki du, SGAEk (Sociedad General de Autores y Editores) eskatuta.
Bigarrena.–Ultzamako Udaleko lehen alkateorde Purificación Etxeberria Iztueta andreari eskumenak bere esku utzi direla jakinaraztea. Ebazpen honen dataren biharamunean izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. atalak aurreikusten dituen baldintzetan.
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Larraintzarren, 2017ko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1700754