2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
3. poligonoko 987. lurzatiko Hiri jarduerako plan bereziaren hasierako onespena (Juan Antonio Fernández, 8 bis).
Jendaurreko aldia
Tuterako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko otsailaren 10eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Hiri jarduerako plan berezi bat, aipatutako lurzatian baimentzen den eraikigarritasuna handitzeko, b+1 motatik BS+4+A motara igarota; horrela bertan ezarri ahalko da etxebizitza libreko eraikin bat, beheko solairuko lokala eta lau etxebizitza dituena, Jardines Tudela SLk sustatua, Manuel Blasco arkitektoak eta Laura Lamana Pastor Zuzenbideko lizentziadunak prestatutako prosamenaren arabera.
Alegazioak aurkezteko epea hilabete batekoa da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Argitaratzeko bertze toki batzuk: Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, Udalaren iragarki oholean eta web orrian: www.tudela.es.
Espedientea Hirigintza Kudeatzeko Zentroan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko alegazioak aurkez daitezen, idatziz, Udaleko Erregistro orokorraren bidez. Bertzenaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean (38.4 artikulua) onarturiko edozein baliabide erabil daiteke horretarako.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2017ko otsailaren 13an.–Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua, Daniel López Córdoba.
Iragarkiaren kodea: L1701967