2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Xehetasun azterlana, HAPOko AR-2 banaketa eremuko plan partzialaren UB-8 oinarrizko unitatean.
Hasierako onespena
Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko urtarrilaren 31n egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Tafallako xehetasuna azterlana, HAPOko AR-2 banaketa eremuko plan partzialaren UB-8 oinarrizko unitateari dagokiona. Jesús Mª Angós e Isba Inmuebles S.A. da sustatzailea. Xehetasun azterlan honen xedea da eraikineko lerrokadurak ezartzea eta fatxaden osaera eta meterialak arautzea, lurtzaien itxituretarako baldintzak ezartzea eta espaloien frontea berrurbanizatzea, izan ere etxebizitza berriak eta garajeetarako sarbideak egiten direnean hainbat espaloi aldatu beharko baitira.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76 artikuluetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Tafallan, 2017ko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1701796