40. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

361/2017 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreak emana, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egiten duena.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko egiaztapen nazionala ezartzen duenak, urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketak arautzen dituenak, ezarritakoarekin bat etorriz eta maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetan eta Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25ean egindako bileran onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko lehiaketei buruzko Arautegian xedatutakoari jarraikiz.

Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileentzako 2014rako (2014ko urriaren 31ko NAO), 2015erako (2015eko azaroaren 20ko NAO) eta 2016rako (2016ko uztailaren 27ko NAO) lan publikoko eskaintzak, eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren dagokion baimena eskuraturik.

Kontuan harturik Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasleen kidegoetako irakasle-postuetarako deialdia egiteko akordioa, Gobernu Kontseiluak 2017ko urtarrilaren 19an egindako bileran onetsia.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, errektoretza taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko ekainaren 24an eman zuen 1042/2015 Ebazpenaren bidez, eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–II. eranskinean zerrendatutako unibertsitateko irakasle titularren kidegoko lanpostuen lehiaketarako deialdia egitea, Ebazpen honen I. eranskinean jasotzen diren eta hura osatzen duten oinarriei jarraikiz.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bere aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2017ko otsailaren 13an.–Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordea, Manuel Rapún Gárate.

I. ERANSKINA

Deialdiaren oinarriak

1.–Arau orokorrak.

Lehiaketa hau arautzeko, honako hauek ezarritakoa hartuko da kontuan: Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa; urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko egiaztapen nazionala ezartzen duena; urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketak arautzen dituena; maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak; Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25ean egindako bileran onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko lehiaketei buruzko Arautegia; urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretua, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena;urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; deialdiaren oinarri hauek, bai eta aplikatu beharreko gainerako arau orokorrak ere.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 80.3 artikuluarekin bat, gehienez ere lau hilabete igaroko dira onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik lehiaketaren ebazpena argitaratzen den arte, epe hori ez bada luzatzen arrazoi larriren batengatik, luzapenezko inpugnazioengatik edo errektoreak onartutako beste bidezko arrazoiren batengatik.

Aipatutako epe hori zenbatzeko, abuztua baliogabea izango da ondorio guztietarako.

2.–Izangaien betebeharrak.

Lehiaketan onartua izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta lanpostuaz jabetu arte beteko dira:

a) 18 urte baino gehiago izatea, eta erretiro-adina betea ez izatea.

b) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik, muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

c) Diziplinako espedientearen bidez edozein Administrazio Publikotako zerbitzutik bazterturik ez egotea, eta funtzio publikoak garatu ahal izateko ezgaitua ez egotea. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaien kasuan, baldintza hau betetzeko beharrezkoa izango da norberaren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duen diziplina-zehapen edo kondena penalik ez edukitzea.

d) Unibertsitateko irakasle titularren kidegora aurkezteko gaitasuna edukitzea, dagokion arloan edo arloetan, urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko gaikuntza nazionala ezartzen duenak, xedatutakoarekin bat etorriz. Halaber, aurkezteko moduan egongo dira dagozkien unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko gaikuntza dutenak, uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuak, gaikuntza nazionalaren sistema arautzen duenak, ezarritakoarekin bat etorriz, zein arlotan lortu zuten gaikuntza baldintza izan gabe deitutako lanpostuetako batean lehiatzeko. Era berean, zilegi da maila bereko edo handiagoko unibertsitateko irakaskidegoetako funtzionario direnak deitutako lanpostuetara aurkeztea.

Zilegi da Europar Batasuneko nazionalitaterik izan ez eta gaikuntza duten atzerritarrek ere parte hartzea, baldin eta beren nazionalitateari dagokion Estatuak unibertsitateko irakaskidegoetako funtzionario espainiarrei unibertsitate-irakaskuntzako antzeko lanpostuak betetzeko lege-gaitasuna aitortzen badie, eta izangaiak kondizio hori egiaztatu beharko du.

Era berean, zilegi dute aurkeztea unibertsitateko irakasle titular lanpostuaren baliokidea lortu duten Europar Batasuneko Estatuetako unibertsitateetako irakasleek, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak, interesdunak eskatuta, emandako ziurtagiriarekin bat etorriz. Kasu horietan, lehiaketa ebatziko duen batzordeak erabakiko du irakaslana betetzeko beharrezkoa den gaztelaniazko ezagutza-maila.

e) Ingelesezko hizkuntza-gaitasuna duten lanpostuen kasuan, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailako gaitasunaren baliokidea den titulua edukitzea.

3.–Eskaerak.

3.1.–Lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek hamabost egun balioduneko epea izango dute eskaera aurkezteko, deialdi hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Parte hartzeko eskabideak eta dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira (Arrosadiko campusa z/g 31006 Iruñea / Tuterako campusa Tarazona etorbidea z/g 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, Autonomia Erkidegoetako Administrazioetako eta Toki Administrazioa osatzen duten Erakundeetako erregistroetan, posta bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsulatuetan edo ordezkaritza diplomatikoetan.

Eskaera posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, posta zerbitzuko langileek data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistroetako batera bidali aurretik.

3.2.–Eskabide-eredua deialdi honen IV. eranskinean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgune honetan azaltzen dena izango da: http://www.unavarra.es/servicioRRHH/enplegu-publikoa/ii/profesorado?languageId=100001.

Eskaerarekin batera hauek aurkeztuko dira:

a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiriaren fotokopia.

b) 2. oinarrian lehiaketa honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten egiaztagirien fotokopia.

c) Azterketa egiteko eskubideak ordaindu direla erakusten duen bankuaren agiria, 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

3.3.–Ez da zilegi izango eskabideak aurkezteko adierazitako epea luzatzea.

3.4.–Eskaeran atzematen diren akatsak edonoiz konponduko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta.

4.–Tasak.

4.1.–Hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko behar diren zerbitzuak emategatiko tasa 40 eurokoa izango da, Nafarroako Foru Administrazioaren tasei eta salneurri publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeak ezarritakoarekin bat etorriz.

Diru-kopuru hori Rural Kutxako ES16 3008 0001 1807 0019 0523 zenbakidun kontu-korrontean sartuko da, eta honako hau adieraziko: “Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko deialdia”, eta izangaiaren izena.

4.2.–Tasak ordaintzetik salbuetsita egongo dira:

a) %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdia iragarri aurretik hilabetez edo gehiagoz lan-eskatzaile moduan inskribaturik egon direnak. Salbuetsita egoteko baldintza izango da kasuko epean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana, eta lanbide-sustapeneko, prestakuntzako edo eraberritzeko jardueretan parte hartzeko uko egin ez izana, justifikaturiko arrazoirik ez badago. Hori egiaztatzeko dagokion Enplegu Bulegoaren ziurtagiria aurkeztu behar da. Halaber, beharrezkoa da hilabetean lanbide arteko gutxieneko lansaritik goragoko errentarik ez izatea.

4.3.–Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, tasa epearen barruan ez ordaintzeak izangaia baztertzea dakar, eta hau konpondu ezin daitekeen baldintza da.

4.4.–Azterketako eskubideak ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautapen-prozesuan parte hartzeko eskaera, garaiz eta forman aurkeztea.

5.–Argitalpenak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Estatuko Aldizkari Ofizialari dagokiona izan ezik (3.1 oinarrian aipatutakoa), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean egingo dira, eta ez dira baliozkoak izango bestelako tokietan egindakoak.

6.–Izangaien onarpena.

6.1.–Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, Ekonomia, Plangintza eta Ikasleen gaietarako errektoreordeak ebazpen bat emango du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, azken horiek baztertzearen zergatia azalduta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.

6.2.–Parte hartzeko baldintzak justifikatzen dituzten dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, ezin zuzendu daitezkeen baztertzeko arrazoiak izango dira eskaera epez kanpo aurkeztea, lehiaketaren bidez lortu nahi den lanpostua betetzeko bete behar diren baldintzak ez betetzea edo sarbide-tasak ez ordaintzea.

6.3.–Baztertutako izangaientzat, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, zilegi da erreklamazioa eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea. Ezartzen den epean baztertuak izateko arrazoia konpontzen ez duten izangaiak behin betiko baztertuak izango dira eta ez dute probarik egingo.

6.4.–Behin-behineko zerrendan ez dauden izangaiek eskaeraren kopia bat bidali behar dute recursos.humanos.pdi@unavarra.es helbide elektronikora, eskaneatuta, erregistroan eman zitzaion sarrera-zigiluarekin, lehenagoko atalean ezarritako epean. Hala egiten ez badute behin betiko baztertuak izango dira eta ez dute proba egingo.

6.5.–Eskaerak osatzeko eta zuzentzeko epea bukaturik, lehiaketan onarturiko eta bazterturiko izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da.

6.6.–Epea bukaturik ez bada eskaerarik aurkeztu, izangai onarturik ez bada edo izangaiek lehiatzeari uko egiten badiote, Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietako errektoreordeak lanpostua hutsik geratzen dela ebatziko du, eta ebazpen hori dagokion sailari helaraziko dio.

7.–Sarbide Batzordea.

7.1.–Sarbide Batzordeen osaera deialdi honen III. eranskinean dator.

7.2.–Urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakaskidegoetara sartzeko lehiaketen araubidea arautzen duenak, 6.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat, batzordekideen curriculuma Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da, interesdunen eskura.

7.3.–Batzordea gehienez hilabeteko epean eratu beharko da onartuen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik kontatzen hasita. Horretarako, batzordeburuak, Batzordeko gainerako kideei aurretik kontsultatu eta gero, ebazpen bat emango du, eta argitalpen bidez interesdun guztiei jakinaraziko zaie deia egin dien egintzaren eguna baino hamabost egun natural lehenago gutxienez. Deitutakoak honako hauek izango dira:

a) Batzordeko kide titular guztiak eta, bidezkoa bada, beharrezkoak diren ordezkoak, batzordearen eraketa-egintza burutu ahal izateko. Eraketa-egintzaren eguna, ordua eta tokia jakinarazpenean jasoko dira.

b) Lehiaketan parte hartzeko onartutako izangai guztiak, lehiatzaileen aurkezpen-ekitaldia egiteko, hura zer egunetan, zer ordutan eta non gauzatuko den adierazita. Horri begira, ez da zilegi batzordearen eraketa-egintzarako ezarritako dataren eta aurkezpen-egintzarako adierazitako dataren arteko epea bi egun baliodun baino luzeagoa izatea.

7.4.–Eraketa-egintzan finkatu eta jendaurrean jarriko dira lehiatzaileak balioesteko erabiliko diren irizpideak, deialdian ezarritako lanpostuaren xehetasunei egokituz, bai eta irizpide horietako bakoitzari dagokion zenbakizko balioespena ere.

7.5.–Lehiaketa egin bitartean, Sarrera Batzordeak erabakiko ditu arauak aplikatzean sortzen diren zalantzak, bai eta arau horietan ezarri gabeko kasuetan jarraitu behar den bidea zein den ere. Batzordearen jarduera Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legera egokituko da beti.

8.–Aurkezpen-ekitaldia.

8.1.–Aurkezpen-ekitaldian, jendaurrekoa izango baita, lehiatzaileek ondoko dokumentazioa aurkeztuko diote batzordeburuari:

a) Lanbide-, ikasketa-, irakaskuntza- eta ikerketa-historia, hiru aletan, eta horri erantsiko zaizkio beren merezimenduen egiaztagiriak eta argitalpenen, garatutako patenteen eta parte hartu duten ikerketa-proiektuen zerrenda.

b) Zein lanpostutarako lehiatzen den izangaia, lanpostu hori esleitzen bazaio, garatuko lituzkeen irakaskuntza-proiektua, lanpostu horri dagokion irakasgai edo espezialitate baten programaren berri emango duena, eta ikerketa-proiektua, hiru aletan.

8.2.–Aurkezpen-ekitaldian, Batzordeak modu zehatzean finkatuko du proba zer nolakoa izango den, eta jakinarazi behar beste argibide emango ditu. Halaber, zozketaren bidez lehiatzaileen jardun-ordena zehaztuko du, eta proba non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko den finkatuko da. Edonola ere, proba ezingo da aurkezpen-ekitaldia bukatu eta ondorengo 24 orduak pasatu baino lehen egin, eta Batzordeak jendaurrean jakinaraziko du hori. Alabaina, lehiatzaileek idatziz uko egin ahalko diote epe horri. Era berean, izangaiek gainontzeko lehiatzaileek aurkezturiko dokumentazioa aztertzeko izango duten epea ezarriko da. Nolanahi ere, proba hamabost egun naturaleko epean hasiko da, aurkezpen-ekitaldia egiten denetik kontatzen hasita.

9.–Probaren bilakaera.

9.1.–Sarbide-lehiaketak bi proba izango ditu.

Lehen proba jendaurrekoa izango da. Batzordeak ezarritako moduari jarraikiz, gehienez ere ordubete iraungo duen adierazpena egingo du izangaiak Batzordearen aurrean, eta gehienez ere ordubete iraungo duen eztabaida egingo du batzordekideekin gero, lanbide-, ikasketa-, irakaskuntza- eta ikerketa-historian alegatutako merezimenduei buruz, bai eta aurkeztutako irakaskuntza- eta ikerketa-proiektuei buruz ere. Bigarren probara pasatzeko, izangaiek Batzordeko bi kideren aldeko txostenak eduki behar dituzte gutxienez. Lehen probako emaitzak argitaratu ondoren, Batzordeak argitaratuko du non, zer egunetan eta zer ordutan egingo den bigarren proba.

9.2.–Bigarren proba jendaurrekoa izango da. Gehienez ere ordubete iraungo duen adierazpena egingo du izangaiak batzordearen aurrean, eta gehienez ere ordubete iraungo duen eztabaida izango du batzordekideekin gero, izangaiak irakaskuntza-programan aurkeztu eta berak aukeratutako programako gai bati buruz.

Lehen probaren emaitza jakin ondoren, gainditu duten izangaiek lan horren laburpena emango diete Batzordeko kideei, hiru aletan.

Bigarren proba amaitu ondoren, Batzordeko kide bakoitzak batzordeburuari txosten bat emango dio. Txosten horretan, banan-banan balioetsiko da izangai bakoitza, arrazoiak emanez eta ezarritako irizpideei egokituta.

9.3.–Sarbide-lehiaketa egin eta gero, izangai bakoitzaren balioespenaren emaitzak argitaratuko dira, Batzordeak ezarritako irizpideekin bat etorriz balioetsitako alderdi bakoitza bereizirik.

10.–Lanpostua betetzeko proposamena.

10.1.–Sarbide Batzordeak, zazpi egun balioduneko gehieneko epean, proba amaitzen den egunetik kontatzen hasita, errektoreari proposatuko dio, arrazoiak emanez eta izaera loteslearekin, izangai guztien zerrenda, izendatzeko lehentasun ordenaren arabera sailkatuta. Izangaiak ez dira lehiaketara deitu diren lanpostuak baino gehiago izango. Deitutako lanpostua ez betetzeko Batzordearen proposamenarekin ere eman ahalko zaio amaiera prozesuari.

10.2.–Batzordeak izendatzeko proposatutako izangaien zerrenda ordenatua jendaurrean jarriko da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean.

10.3.–Izangaientzat zilegi izango da Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiari eskatzea Batzordeak beren merezimenduei buruz emandako balioespen arrazoituaren ziurtagiria.

11.–Lanpostua betetzeko proposamenaren aurkako erreklamazioak.

11.1.–Izangaientzat zilegi da Sarrera Batzordearen proposamenaren aurka erreklamazioa errektorearen aurrean, gehienez ere hamar egun balioduneko epean. Erreklamazioa tramitatzeko onartuz gero, izendapen guztiak etengo dira behin betiko ebazpena eman arte.

11.2.–Erreklamazioa Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25ean egindako bileran onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko lehiaketei buruzko Arautegiaren 15. artikuluan ezarritako Erreklamazio Batzordeak balioetsiko du.

11.3.–Erreklamazio Batzordeak sarbide-lehiaketari buruzko espedientea aztertuko du, lehiatzaileen aukera-berdintasunaren printzipioak eta merezimendu- eta gaitasun-printzipioekiko errespetua berma daitezen. Erreklamazio Batzordeak entzungo ditu bai emandako ebazpenaren aurka erreklamazioa izan zuten batzordekideak, bai erreklamazioetan parte hartu zuten izangaiak ere. Halaber, entzute handiko espezialisten txostenak eskatu ahalko ditu.

11.4.–Erreklamazio Batzordearen ebazpenak onesteko, gutxienez aldeko lau boto behar dira, eta Batzordearen kideetako inork ez du kalitatezko botorik ezein kasutan. Erreklamazio Batzordearen erabakia arrazoitua izango da, eta aurkako botoak jasoko dira, halakorik bada.

11.5.–Erreklamazio Batzordeak berretsiko du, edo ez, erreklamaturiko proposamena, jaso eta hiru hilabeteko epean, gehienez ere. Erreklamazio Batzordeak ez badu erreklamaturiko proposamena berresten, akatsa egin zen uneraino atzera eramango da espedientea, eta lehiaketako batzordeak beste proposamen bat egin beharko du.

11.6.–Hiru hilabeteko epean ez bada berariazko ebazpenik ematen, erreklamazioari ezezkoa eman zaiola ulertuko da.

11.7.–Erreklamazio Batzordearen ebazpenak lotesleak dira errektorearentzat.

11.8.–Errektorearen ebazpenek administrazio-bidea agortzen dute.

12.–Dokumentazioaren aurkezpena.

12.1.–Proposatutako izangaiek, lanpostua betetzeko proposamena argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo haren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiri baliokidearen fotokopia konpultsatua.

b) Mediku-ziurtagiri ofiziala Unibertsitateko irakaslearen lanpostuko eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duena.

c) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea egiaztatzen duen ardura-aitorpena. Atzerriko izangaiek egiaztatu beharko dute ez dutela beren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten dien diziplina-zigorrik edo kondena penalik.

d) Bateraezintasunik ez daukala adierazten duen aitorpena jarduera publikoren bat betetzen edo pentsioren bat jasotzen ari bada.

12.2.–Funtzionario publikoak direnek ez dituzte aurreko dokumentuak justifikatu behar, eta funtzionarioak direla eta beren zerbitzu-orrian agertzen diren inguruabarrak egiaztatzen dituen administrazioaren egiaztagiria aurkeztu behar dute.

13.–Esleipena eta kargu-hartzea.

13.1.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak izendatuko du izangaia irakasle funtzionario, izangaiak aurreko oinarrian ezarritakoa bete eta gero.

13.2.–Proposaturiko izangaiak eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badu, Unibertsitatearen errektoreak funtzionario izendatuko du Sarbide Batzordearen proposamenean ezarritako lehentasun-hurrenkeran hurrengo postuan agertzen den lehiatzailea, hark aipatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

13.3.–Izendapenak lanpostuaren izena, kidegoa, jakintza-arloa eta saila, zehaztuko ditu, bai eta lanpostuaren kodea ere Langileen Lanpostu Zerrendan. Langileen Erregistro Nagusian izendapenaren berri emango da, Langileen Erregistro zenbakia emateko eta dagokien kidegoan inskripzioa egiteko, eta Unibertsitateen Kontseiluaren Idazkaritza Nagusian ere bai. Izendapena “Estatuko Aldizkari Ofizialean” eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

13.4.–Gehienez ere hogei egun balioduneko epean, izendapena “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, hartu beharko du lanpostuaren jabetza proposaturiko izangaiak, eta orduan ere bihurtuko da dagokion unibertsitateko irakaskidegoko funtzionario, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.

14.–Datuen babesa.

Norberaren Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak (BOE 298 zk., abenduaren 14koa) ezarritakoarekin bat etorriz, izangaiek emandako datuak Langileen fitxategian jasoko dira. Fitxategi horren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen kudeaketa, irakaskuntzaren eta ikerketaren kudeaketa, langileen parte-hartzea kudeatzea Unibertsitateko zerbitzuetan eta ekitaldietan, bai eta izangaien parte-hartzea kudeatzea ere hautaketa-prozesuetan. Zilegi izango da fitxategi horretan jasotako datuak erabiltzea dira historiaren, estatistikaren edo zientziaren arloko helburuetarako.

Datu pertsonalak tratatzeko babes maila ezarrita dago Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko arautegia onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan.

Interesdunentzat zilegi da sarbidea izateko, zuzentzeko, deusezteko eta aurka egiteko eskubidea erabiltzea, Datuak Babesteko Lege Organikoak ezartzen duena betetzeko. Eskabideak Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari zuzenduko zaizkio (Arrosadiko campusa, z.g., Soforak eraikina, 31006, Iruñea).

15.–Helegiteen araubidea.

Deialdi honen eta Sarbide Batzordearen jardunen ondoriozko egintza administratibo ororen aurka zilegi dira errekurtsoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako kasuetan eta forman, 11. oinarrian ezarritako lanpostua betetzeko proposamenaren aurkako erreklamazioaren aurka izan ezik.

Deialdi honen oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Oharra: Genero maskulinoko pertsona edo kargu akademikoei buruzko aipamenak genero gramatikal neutroan egindakoak izango dira, eta, beraz, bai emakumeak, bai gizonak aipatzeko aukera hartzen dute barnean.

II. ERANSKINA

Lanpostu zk.

4707

Kidegoa

Unibertsitateko irakasle titularra

Toki-kopurua

Bat

Saila

Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika

Jakintza-arloa

Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

IKT ingeles hizkuntza irakasteko eta ingelesezko ahozko trebetasunak garatzeko

Hizkuntza-eskakizuna

Hizkuntza-gaitasuna ingelesez C1

Lanpostu zk.

4708

Kidegoa

Unibertsitateko irakasle titularra

Toki-kopurua

Bat

Saila

Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza

Jakintza-arloa

Materialen Zientziak eta Ingeniaritza Metalurgikoa

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Gainazalen ingeniaritza Material metalikoen gaineko gainazalen tratamendu aurreratuak. PVDko estalkiak. Ezarpen ionikoa. Ezaugarritze tribologikorako teknikak

Lanpostu zk.

4709

Kidegoa

Unibertsitateko irakasle titularra

Toki-kopurua

Bat

Saila

Psikologia eta Pedagogia

Jakintza-arloa

Oinarrizko Psikologia.

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Jokaeraren oinarri psikologikoak

Lanpostu zk.

4710

Kidegoa

Unibertsitateko irakasle titularra

Toki-kopurua

Bat

Saila

Psikologia eta Pedagogia

Jakintza-arloa

Psikologia ebolutiboa eta hezkuntzaren psikologia.

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Sormena garatzea hezkuntzan

Lanpostu zk.

4711

Kidegoa

Unibertsitateko irakasle titularra

Toki-kopurua

Bat

Saila

Osasun Zientziak

Jakintza-arloa

Fisioterapia

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Lanpostu zk.

4712

Kidegoa

Unibertsitateko irakasle titularra

Toki-kopurua

Bat

Saila

Osasun Zientziak

Jakintza-arloa

Biokimika eta Biologia Molekularra

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Zelula amak eta diabetea

Lanpostu zk.

4713

Kidegoa

Unibertsitateko irakasle titularra

Toki-kopurua

Bat

Saila

Osasun Zientziak

Jakintza-arloa

Anatomia eta Giza Enbriologia

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Nerbio-sistemaren estimazio estereologikoa gizakietan

Lanpostu zk.

4854

Kidegoa

Unibertsitateko irakasle titularra

Toki-kopurua

Bat

Saila

Gizarte Lana

Jakintza-arloa

Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Lanpostu zk.

4855

Kidegoa

Unibertsitateko irakasle titularra

Toki-kopurua

Bat

Saila

Zuzenbide Publikoa

Jakintza-arloa

Finantza eta Zerga Zuzenbidea

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Aurrekontu Zuzenbidea eta Zerga Zuzenbidea (parte orokorra eta zerga-sistema)

III. ERANSKINA

Batzordeen osaera

KARGUA

IZENA

KIDEGOA

UNIBERTSITATEA

LANPOSTU ZENBAKIA: 4707

Batzorde titularra

Batzordeburua

Jasone Cenoz Iragi

Katedraduna

EHU

Batzordekide idazkaria

Amparo Lázaro Ibarrola

Titularra

NUP

2. batzordekidea

Margarita Vinagre Laranjeira

Titularra

Madrilgo Autonomoa

1. ordezko batzordea

Batzordeburua

Pedro A. Fuertes Oliveira

Katedraduna

Valladolid

Batzordekide idazkaria

María Roncesvalles Ibarra Murillo

Titularra

NUP

2. batzordekidea

Ana Gimeno Sanz

Titularra

Valentziako Politeknikoa

2. ordezko batzordea

Batzordeburua

Rosa Jiménez Catalán

Katedraduna

Errioxa

Batzordekide idazkaria

Yolanda Ruiz de Zarobe

Titularra

EHU

2. batzordekidea

Jesús García Laborda

Titularra

Alcalá

LANPOSTU ZENBAKIA: 4708

Batzorde titularra

Batzordeburua

José Antonio Puértolas Rafales

Katedraduna

Zaragoza

Batzordekide idazkaria

Rafael Rodríguez Trías

Titularra

NUP

2. batzordekidea

Carmen Ballesteros Pérez

Katedraduna

Carlos III

1. ordezko batzordea

Batzordeburua

José Ignacio Peña Torre

Katedraduna

Zaragoza

Batzordekide idazkaria

David Astrain Ulibarrena

Titularra

NUP

2. batzordekidea

Arturo Lousa Rodríguez

Titularra

Bartzelona

2. ordezko batzordea

Batzordeburua

Francisco Javier Belzunce Varela

Katedraduna

Oviedo

Batzordekide idazkaria

José Ignacio Pérez de Landazábal Berganzo

Titularra

NUP

2. batzordekidea

Luis Llanes Pitarch

Katedraduna

Kataluniako Politeknikoa

LANPOSTU ZENBAKIA: 4709

Batzorde titularra

Batzordeburua

Arantza Azpiroz Sánchez

Katedraduna

EHU

Batzordekide idazkaria

Elsa Casanova Lamoutte

Titularra

NUP

2. batzordekidea

Emiliano Díez Villoría

Titularra

Salamanca

1. ordezko batzordea

Batzordeburua

Ángel Fernández Ramos

Katedraduna

Salamanca

Batzordekide idazkaria

Javier Fernández Montalvo

Titularra

NUP

2. batzordekidea

José Ángel Iraola Baquedano

Titularra

EHU

2. ordezko batzordea

Batzordeburua

Juan Manuel Rosas Santos

Katedraduna

Jaén

Batzordekide idazkaria

José Javier López Goñi

Titularra

NUP

2. batzordekidea

María Magdalena Migueles Seco

Titularra

EHU

LANPOSTU ZENBAKIA: 4710

Batzorde titularra

Batzordeburua

José Carlos Núñez Pérez

Katedraduna

Oviedo

Batzordekide idazkaria

Pablo Sotés Ruiz

Titularra

NUP

2. batzordekidea

Ángel Huguet Canalis

Katedraduna

Lleida

1. ordezko batzordea

Batzordeburua

Antonio Valle Arias

Katedraduna

Coruña

Batzordekide idazkaria

María Inmaculada Maíz Olazabalaga

Titularra

EHU

2. batzordekidea

José Jesús Gázquez Linares

Titularra

Almería

2. ordezko batzordea

Batzordeburua

Miguel Ángel Pérez Pereira

Katedraduna

Santiago

Batzordekide idazkaria

María del Carmen Pérez Fuentes

Titularra

Almería

2. batzordekidea

José María Román Sánchez

Katedraduna

Valladolid

LANPOSTU ZENBAKIA: 4711

Batzorde titularra

Batzordeburua

José Luis López Chicharro

Katedraduna

Madrilgo Konplutentsea

Batzordekide idazkaria

Miguel Izquierdo Redín

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Antonia Aurelia Gómez Conesa

Unib. Esk. katedraduna Kom.

Murtzia

1. ordezko batzordea

Batzordeburua

María Marcela González Gross

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

Roberto Aguado Jiménez

Titularra

NUP

2. batzordekidea

Germán Vicente Rodríguez

Titularra

Zaragoza

2. ordezko batzordea

Batzordeburua

Ricardo Mora Rodríguez

Katedraduna

Gaztela-Mantxa

Batzordekide idazkaria

María Milagros Antón Olóriz

Titularra

NUP

2. batzordekidea

Rocío Benítez Rodríguez

Katedraduna

Granada

LANPOSTU ZENBAKIA: 4712

Batzorde titularra

Batzordeburua

Francisco Bedoya Bergua

Katedraduna

Pablo de Olavide

Batzordekide idazkaria

Ignacio José Encio Martínez

Titularra

NUP

2. batzordekidea

Jordi García Fernández

Katedraduna

Bartzelona

1. ordezko batzordea

Batzordeburua

Diego Haro Bautista

Katedraduna

Bartzelona

Batzordekide idazkaria

Víctor Javier Martínez Merino

Titularra

NUP

2. batzordekidea

Felipe Prósper Cardoso

Titularra

Nafarroako Unibertsitatea

2. ordezko batzordea

Batzordeburua

Manuel Martín Bermudo

Katedraduna

Pablo de Olavide

Batzordekide idazkaria

María Aranzazu Arrazola Zabaleta

Titularra

NUP

2. batzordekidea

Javier Sáez Castresana

Katedraduna

Nafarroako Unibertsitatea

LANPOSTU ZENBAKIA: 4713

Batzorde titularra

Batzordeburua

Salvador Martínez Pérez

Katedraduna

Miguel Hernández

Batzordekide idazkaria

María Trinidad Herrero Ezquerro

Katedraduna

Murtzia

2. batzordekidea

Francisco Elíseo Olucha Bordonau

Titularra

Jaume I

1. ordezko batzordea

Batzordeburua

José Luis Bueno López

Katedraduna

EHU

Batzordekide idazkaria

Eva Maranillo Alcaide

Titularra

Madrilgo Konplutentsea

2. batzordekidea

Pilar Marcos Rabal

Titularra

Gaztela-Mantxa

2. ordezko batzordea

Batzordeburua

José Ángel Armengol Butrón de Múgica

Katedraduna

Pablo de Olavide

Batzordekide idazkaria

Pablo Salinas Sánchez

Titularra

Málaga

2. batzordekidea

Loreta María Medina Hernández

Titularra

Lleida

LANPOSTU ZENBAKIA: 4854

Batzorde titularra

Batzordeburua

Antonio López Peláez

Katedraduna

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala

Batzordekide idazkaria

María Begoña Pérez Eransus

Titularra

NUP

2. batzordekidea

Carlos Vladimir Zambrano Rodríguez

Titularra

Cádiz

1. ordezko batzordea

Batzordeburua

Jorge Garcés Ferrer

Katedraduna

Valentzia

Batzordekide idazkaria

Fernando de Lucas y Murillo de la Cueva

Titularra

Madrilgo Konplutentsea

2. batzordekidea

Jaime Marcuello Servós

Titularra

Zaragoza

2. ordezko batzordea

Batzordeburua

Joaquín Brugué Torruella

Katedraduna

Girona

Batzordekide idazkaria

Tomasa Báñez Tello

Titularra

Bartzelona

2. batzordekidea

Esther Raya Díez

Titularra

Errioxa

LANPOSTU ZENBAKIA: 4855

Batzorde titularra

Batzordeburua

Juan Arrieta Martínez de Pisón

Katedraduna

Madril

Batzordekide idazkaria

Fernando de la Hucha Celador

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

María Teresa Soler Roch

Katedraduna

Alacant

1. ordezko batzordea

Batzordeburua

Antonio Cayón Gallardo

Katedraduna

Madrilgo Konplutentsea

Batzordekide idazkaria

Martín María Razquin Lizarraga

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Saturnina Moreno González

Titularra

Gaztela-Mantxa

2. ordezko batzordea

Batzordeburua

Adolfo Martín Jiménez

Katedraduna

Cádiz

Batzordekide idazkaria

Inés Olaizola Nogales

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Francisco Escribano López

Katedraduna

Sevilla

IV. ERANSKINA

Unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuetan sartzeko lehiaketan onartzeko eskabidea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1702021