40. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Zerbitzu anitzetako bi ofizial-arduradun
(lorezaintzako espezialitatekoak) izendatzea

Alberto Ilundáin Avellanedak, Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2017ko otsailaren 10ean honako ebazpen hau eman du.

Ebazpena: Ikusirik epaimahaiak honako deialdi honetan egin duen izendapen-proposamena: deialdia, zerbitzu anitzetako ofizial-arduradun (lorezaintzako espezialitatekoa) izateko bi lanpostu, C mailakoak, betetzeko, Noain Elortzibarko Udaleko D mailako funtzionarioen arteko oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe (2017ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 3an).

Ikusirik izangaiek aurkeztu duten dokumentazioa, deialdiko 9.2 oinarria betetzeko.

Deialdiaren 10.1 oinarrian ezarritakoari jarraikiz eta aplikatzekoak diren xedapenek legez ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Raúl León Goñi eta Silvia Landiríbar Rodriguez izendatzea, zerbitzu anitzetako ofizial-arduradun (lorezaintzako espezialitatekoa) izateko karguak betetzeko, aurkeztu diren izangai bakarrak direlako eta oposizio-lehiaketako probak gainditu dituztelako.

2. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdiaren 10.1 oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen honen berri ematea Raúl León Goñi eta Silvia Landiríbar Rodriguezi, langileriaren kudeaketarako zerbitzu teknikoei eta hurrengo biltzen den osoko bilkurari.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Horrela agindu eta sinatzen du jarduneko alkate udalburuak.

Noain Elortzibarren, 2017ko otsailaren 10ean.–Alkate udalburua, Alberto Ilundáin Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1701956