40. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Merkataritza ez egonkorra arautzen duen 22 zenbakiko udal ordenantzan. 5 bis artikulua. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Merkataritza ez egonkorra arautzen duen ordenantzan (22. ordenantza). 5 bis artikulua.

Iragarkia 2017ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik urtarrilaren 11n, jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat. Hona hemen testua osorik:

5 bis artikulua.

Baimena ematen da hiru saltoki libre ezartzeko Noaingo merkatu txikian, urte osoko saltzaileen eskubideak eta betebeharrak izanik. Eguneko 40 euroko tarifa ezartzen da eta tasa udal bulegoetan ordainduko da, saltokia ezarri aurretik.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2017ko urtarrilaren 13an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundáin Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1701945