40. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LINTZOAIN

Herrilur baten desafektazioaren espedientea. Hasierako onespena

Lintzoaingo Kontzejuak, 2016ko ekainaren 10ean egin bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta Ondasunen gainean urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa zuela, erabaki zuen ondoko herrilurraren desafektazioa: 576,59 m² 5. poligonoko 217. lurzatiaren barrenean daudenak, ondotik saldu ahal izateko. Herri guztiarentzat duen interes soziala ikusita eta egindako balorazioan oinarriturik.

Jendaurrean egonen da hilabetean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea interesdunen eskura dago, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Lintzoainen, 2017ko otsailaren 7an.–Kontzejuburua, Jesús Urbelz Inda.

Iragarkiaren kodea: L1701792