40. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

2017ko ekitaldirako zerga-tasa, prezio publiko,
tarifa eta tasa fiskalak. Onespena

Ibargoitiko Udalak, 2016ko abenduaren 1eko bilkuran, erabaki zuen zerga-tasak, tasak eta prezioak onestea 2017. urterako.

Jendaurreko erregelamenduzko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko dira 2017rako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak, eta osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 262.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza fiskalek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Idotzinen, 2017ko urtarrilaren 18an.–Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

Zenbait zergatarako ezarri diren karga-tasak

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga. Obren kostu erreal eta benetakoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua):

–300.000 euro bitarte: %3.

–300.000 euro baino gehiago: %5.

Obren gutxieneko kostuaren oinarria, zergaren likidaziorako:

Etxebizitzak: 800 euro, eraikitako m²-ko.

Gainerakoak: 450 euro,eraikitako m²-ko.

Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga:

1.–Tarte guztietan aplikatzeko portzentajea, urtean: %3.

2.–Karga eskala, tasak denbora tarteka:

–0tik 5 urte bitartekoak: %15.

–5etik 10 urte bitartekoak: %12.

–10etik 15 urte bitartekoak: %10.

–15 urtetik gora: %8.

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,15.

TASAK

Tasak hilerriko zerbitzuak egiteagatik

KONTZEPTUAK

ZENBATEKOA
LANEGUNETAN

ZENBATEKOA
LARUNBATETAN
JAIEGUNETAN

Ehorzketa, lurrean/panteoian

345,00

430,00

Gorpuzkiak ateratzea

300,00

365,00

Ehorzketa, horma-hilobian, 20 urtez

100,00

100,00

20 urteko horma-hilobiak beste 20 urterako luzatzea

100,00

100,00

20 urteko panteoiak edo baimentzen den aldiro

Beste 20 urterako luzatzea

600,00

600,00

Hobariak: Ibargoitiko herritar guztiek izanen dute hobari bat lurrean, panteoian edo horma-hilobian ehorzteko tasengatik, baldin eta hala eskatzen badute eta erroldan urtebeteko antzinatasuna badute gutxienez.

50 euroko tasa aplikatuko zaie hobaria jasotzeko eskubidea duten erroldatuei.

Ezkontza zibila egiteko tasak

Ezkontza bakoitza: 60 euro.

Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

1.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 30 euro.

1.2. Bestelako aprobetxamenduak:

a) Edukiontziak, aldamioak, itxiturak eta jarduera ekonomikoa ez den beste edozer paratzeagatik, 10 metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko:

–Egunean: euro 1. (2 hilabeteko salbuespen aldia izanen da edukiontzietarako eta urtebetekoa, berriz, aldamio, itxitura eta abarretarako).

II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

–10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,50 euro.

III. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

–Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean: 1.250,00 euro.

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko kopuruak ez badira iristen jarraian azaltzen diren gutxienekoetara, honako kopuru hauek ordaindu beharko dira:

–Aldamioak: 40,00 euro.

–Itxiturak: 40,00 euro.

–Beste aprobetxamendu batzuk: 40,00 euro.

Lizentziak, oro har, eta hirigintzako lizentziak, bereziki, emateko tasak

1. Obra lizentzia espresaren gutxieneko tasa: 10 euro.

2. Obra espedientearen tasa erantzukizunpeko adierazpenarekin: 10 euro.

3. Kanpoko txostenak eta hirigintzako kontsulta txostendunak behar dituzten lizentzien espedienteak:

–Obra txikien lizentzien espedienteak: 50 euro txosten bakoitzeko.

–Obra handien lizentzien espedienteak: 100 euro txosten bakoitzeko.

4. Egunkarietan iragartzea behar duten lizentzien espedienteak: 300 euro iragarki bakoitzeko.

5. 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuetarako lizentzien espedienteen tasak: 240 euro Gestión Ambiental de Navarrak egindako txosten bakoitzeko eta 584 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.

448/2014 Foru Agindua, erantzukizunpeko adierazpena zerbitzu jardueretarako eta irekitzeko lizentzietarako.

Ikuskapen bisitak 448/2014 Foru Aginduko II. eranskinean ageri diren jarduera eta instalazioetara: 100 euro.

6. 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduerak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 360 euro Gestión Ambiental de Navarrak egindako txosten bakoitzeko eta 492 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.

7. 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B, eta 4C eranskinetako jarduerak irekitzeko lizentzien tasak: 600 euro Gestión Ambiental de Navarrak egindako txosten bakoitzeko eta 492 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.

8. 4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeetarako lizentzien espedienteen tasak: 146 euro Gestión Ambiental de Navarrak egindako txosten bakoitzeko eta 300 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.

9. 4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 213 euro Gestión Ambiental de Navarrak egindako txosten bakoitzeko eta 300 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.

Tarifa horiek pilatu eginen dira, baldin eta lizentzia ematean tarifetan zehaztutako kasuetako bat baino gehiago elkartzen bada.

Kasu bakoitzeko txosten teknikoaren kostua epigrafean adierazitako zenbatekoa baino handiagoa bada, zenbateko berean goitituko da tasa.

Herriko jabari publikoko lurzoruan, hegalkinean eta zorupean hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak

Kuota emanen digun tasa aplikatzeko oinarria enpresek udal mugapearen barnean urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen arabera kalkulatuko da.

Aplikatuko den tasa izanen da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lortutako diru-sarrera gordinen %1,5.

Tasa hauek bateragarriak izanen dira toki erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

URAREN TARIFAK

Uraren sare orokorrera lotzeko kuota: 240,00 euro.

Saneamendu sarera lotzeko kuota: 240,00 euro.

Kontagailuaren alokairua: 7,00 euro urtean.

Kuota finkoa, kontsumoagatik: 20,00 euro urtean.

Ur kontsumoaren tarifa: 0,12 euro m3.

Saneamendu kuota: Nafarroako Gobernuak ezartzen duena.

Iragarkiaren kodea: L1700770