2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GENEVILLA
Aurrekontuko 1/2016, 2/2016 eta 3/2016 aldaketak.
Hasierako onespena
Genevillako Udalak, 2016ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1/2016, 2/2016 eta 3/2016 aldaketak, Udalaren 2016. urteko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Genevillan, 2017ko otsailaren 7an.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.
Iragarkiaren kodea: L1701951