2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
2017ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa
Etxalarko Udalak, 2017ko otsailaren 16ko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
Lehenbizikoa.–Onestea Etxalarko Udaleko langileendako 2017ko lan egutegia, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 746/2016 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri baitzuen. Orobat ezarri da zein izanen diren, igandeez gain, 2017ko aste barreneko jaiegunak, honako hauek, alegia:
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 13a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 14a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.
–Azaroaren 1a: Domu Santu.
–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri.
Bigarrena.–Lan egutegia erregularizatzeko ondorioetarako, larunbatez gainerako honako egun hauek hartuko dira lanik gabekotzat (udal bulegoak itxita egonen dira): 2017ko otsailaren 27a, urriaren 13a eta abenduaren 5a.
Hirugarrena.–Baliogabetzat jotzea, 2017an epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta akordio honen lehen puntuan aipatutako egunak, jaiegunak izanen baitira.
Laugarrena.–Akordio hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean, orok jakin dezan.
Etxalarren, 2017ko otsailaren 17an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: L1702169