2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Laburpena, oinarri arautzaileena, 2017an gazte jarduerak sustatzeko laguntza ekonomikoak emateko
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 332629.
Deialdi honen xedea da, gazteek Lizarrako hirian modu aktiboan parte har dezaten, aukera eta bitarteko espezifikoak eskaintzen dituzten proiektu eta jardueretarako 2017an Lizarrako Udalak ematen dituen laguntzen araubidea ezartzea. Gazteek eta/edo gazteentzako jarduera eta proiektuak egiteko bideak bultzatu nahi dira eta, aldi berean, aisiako eta denbora libreko, kulturako eta abarreko eskaintza alternatiboa handitzea Lizarran. Laguntza horiek kontu-sail honen kargura ordainduko dira: 3370-489000 “Gazte jarduerak sustatzeko laguntzen deialdia”, 2017. urtea. Xede horretarako, 10.584 euro izanen dira gehienez.
Diru-laguntzek edo laguntzek urteko edo une bateko programak eta jarduerak izanen dituzte xede, ondoko hauei buruz:
Batez ere Lizarrako gazteei zuzenduak izan daitezela. Ezin izanen dira baztertzaileak izan sexu, arraza, hizkuntza, ideologia, baldintza sozioekonomikoengatik eta abarrengatik.
Hiriko elkarteak gazteei ezagutarazteko proiektuak; gazteak elkartzea eta haien boluntariotza bultzatzea.
Gazteak bizitza sozialean modu aktiboan parte har dezan errazteko proiektuak.
Aisiako eta denbora libreko jarduerak izan daitezela, prestakuntzakoak (heziketa ez formala) eta jolasekoak.
Gazte mugikortasuneko proiektuak.
Harremana, elkarbizitza, gogoeta, eztabaida bultza dezatela.
Eskubide berdintasuna eta errespetua bultza dezatela.
Denbora librean ohitura osasuntsuak sustatzeko proiektuak.
Hiriko festa programetan gazteentzako zuzentzen diren proiektuak.
Gazteentzako kirol, arte, kultura edo zientzia jarduera berritzaileak sustatzen dituzten proiektuak.
Argitalpenak.
Lizarran, 2017ko otsailaren 14an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1702116