2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Laburpena, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei
aukerako garraiobide erabilerraza emateko banakako
laguntzen deialdiarena. 2017. urtea
Deialdia, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei 2017. urtean aukerako garraiobide erabilerraza emateko banakako laguntzena.
BDNS (Identifikazioa): 332214.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (kodea): 332214.
Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko urtarrilaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen mugikortasun arazoak dituzten pertsonei aukerako garraiobide erabilerraza emateko banakako laguntzei buruzko 2017ko deialdi publikoa onestea.
Lehena: Onuradunak.
Oltza Zendeako bizilagunak, mugikortasun arazoak dituztenak.
Bigarrena: Xedea eta helburua.
Oinarri hauek garraiobide egokitu bat, taxia, erabiltzen lagundu nahi die ezintasunak eta mugitzeko zailtasunak dituen jendeari, sartzeko zailtasunengatik hiri garraio kolektiboa ezin erabili dutelako. Oltza Zendeako herritarren joan-etorriak erraztea da laguntzen helburua, Iruñera eta eskualdeko beste herrietara eta haietatik Oltza Zendeara batez ere.
Hirugarrena: Arautzeko oinarriak.
http://ayuntamientoolza.com.
Laugarrena: Zenbatekoa.
Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 2.000,00 euro.
Bosgarrena: Eskabideak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea urte osoan egonen da irekita.
Oltza Zendean, 2017ko otsailaren 3an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1701932