2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Laburpena, gizarte larrialdiko udal laguntza ekonomikoa emateko deialdi publikoarena. Laguntza hori banakako ebaluazioaren
bidez emango zaie 2017. urtean gizarte larrialdi egoeran izan
diren Oltza Zendeako lagunei edo familiei
Oinarriak gizarte larrialdiko udal laguntza ekonomikoa emateko, banakako ebaluazioaren bidez, 2017. urtean gizarte larrialdi egoeran diren Oltza Zendeako lagunei edo familiei. BDNS (Identifikazioa): 332227.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (kodea): 332227.
Oltza Zendeako Udalak, 2017ko urtarrilaren 27an egin Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen gizarte larrialdiko udal laguntza ekonomikoa emateko deialdi publikoa onestea. Laguntza hori banakako ebaluazioaren bidez emango zaie 2017. urtean gizarte larrialdi egoeran izan diren Oltza Zendeako lagunei edo familiei.
Lehena: Onuradunak.
Larrialdi egoera bati aurre egiteko zailtasun egiaztatuak dituzten Oltza Zendeako lagunak eta familiak.
Bigarrena: Xedea eta helburua.
Oinarri hauen helburua da tresna eraginkor batez hornitzea Udala eta zonaldeko gizarte zerbitzuak, aurrea har diezaieten suerta litezkeen larrialdi egoerei, larriagotu ez dadin laguntza eskatu duten lagunen edota familien krisialdi ekonomikoa eta soziala.
Hirugarrena: Arautzeko oinarriak.
http://ayuntamientoolza.com.
Laugarrena: Zenbatekoa.
Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 3.000,00 euro.
Bosgarrena: Eskabideak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea urte osoan egonen da irekita.
Oltza Zendean, 2017ko otsailaren 3an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1701931