40. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Ondareko ondasunen kalifikazio juridikoaren aldaketa.
Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2017ko otsailaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen lurzati hauen kalifikazio juridikoaren aldaketa: 3. poligonoko 205. eta 211. lurzatiak; 4. poligonoko 47.a; 5. poligonoko 100., 101.,102. eta 235.ak. Egun ondareko ondasunak dira eta helburua da jabari publikoko ondasun gisa sailkatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Carcarren, 2017ko otsailaren 13an.–Alkate udalburua, M.ª Teresa Insausti.

Iragarkiaren kodea: L1701975