1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
404/2017 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez onesten da espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horretarako arrazoia adierazita.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 17an emandako 176/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin-behineko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horretarako arrazoia adierazita.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezko da espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea.
Bestetik, bidezko da inongo espezialitaterik eskuratu ez duten maisu-maistren behin betiko zerrenda ere onestea, horretarako arrazoia adierazita.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 13an emandako 1/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea, I. eranskin gisa ageri dena.
2. Inongo espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda onestea, II. eranskin gisa ageri dena, kasuan kasuko arrazoia adierazita.
3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Deialdien Atalari, Titulazioak Aztertzeko Batzordeari eta Argibide eta Agiri Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2017ko otsailaren 2an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Miren Itziar Aragüés Cemboráin.
I. ERANSKINA
Maisu-maistren kidegoko espezialitatea eskuratu
duten funtzionarioak
IZEN-DEITURAK | ESPEZIALITATEAK |
AGIRRE SAGARZAZU EÑAUT | Lehen Hezkuntza |
ALBA IBARRA MAITE | Haur Hezkuntza |
GARCIA DEL ARCO VANESA | Entzumena eta Hizkuntza |
MARTINEZ AGUADO MARIA ISABEL | Lehen Hezkuntza |
OCHOA GARCIA MARIA | Haur Hezkuntza |
II. ERANSKINA Maisu-maistren kidegoko espezialitatea eskuratu ez duten funtzionarioak |
IZEN-DEITURAK | ESPEZIALITATEAK | ARRAZOIA |
APARICIO AGREDA MARIA LOURDES | Entzumena eta Hizkuntza | Ez ditu frogatu azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren eranskinean eskatutako tituluak |
GONZALEZ ELIZALDE CLARA | Lehen Hezkuntza | Praktiketako funtzionarioa da |
LARGO DIAZ SARA | Musika Pedagogia Terapeutikoa | Ez da maisu-maistren Kidegoko funtzionarioa |
MARTINEZ AGUADO MARIA ISABEL | Frantsesa | Ez du frogatu egoki den hizkuntza |
Iragarkiaren kodea: F1701514