1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
EBAZPENA, 2017ko otsailaren 1ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, destinoak esleitzen dizkiena abenduaren 1eko JUS/2682/2015 Aginduaren bidez deitutako hautaprobak gainditu dituzten Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioei (barne igoerako txanda), Nafarroako Foru Komunitatean.
Justizia Administrazioko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin bat, ebatzi dut destinoak esleitzea, I. eranskinean ageri diren organo judizialetan, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioei (barne igoerako txanda), hau da, 2017ko otsailaren 1eko Aginduaren bidez Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko karrerako funtzionario izendatutakoei, honako hau kontuan harturik:
Lehendabizikoa.–Ebazpen honen bidez destinoa eskuratzen duten Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioek karguaren jabetza hartu beharko dute Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusian, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean, aipatu errege dekretuaren 29. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bigarrena.–Ebazpen honen bidez destinoa jaso eta Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan jardunean segitzea hautatzen duten funtzionarioek ez dute nahitaezkoa izanen esleitutako lanpostuaren jabetza hartzera joatea, aski izanen baita Justizia Zuzendaritza Nagusiari hautu horren berri ematea, lehenengo atalean jabetza hartzeko aipatu den epearen barnean, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 506 d) artikuluan aurreikusitako borondatezko eszedentziaren adierazpenaren ondorioetarako. Borondatezko eszedentziaren adierazpena biltzen duen ebazpenaren kopia Justizia Administrazioko Langileen Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Zentralera igorriko da.
Halaber, jatorrizko kidegoan jardunean segitzea hautatzen duten barne igoerako txandako izangaiek hautu horren berri eman beharko dute, Justiziako zuzendari nagusiaren azaroaren 21eko 238/2016 Ebazpenaren III. eranskinean argitaratu zen (abenduaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) inprimakiaren bidez (ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean eskaintzen ziren lanpostuen zerrenda argitaratu zen), 848423786 fax zenbakiaren edo Negociado.Personal.DGJusticia@cfnavarra.es posta elektronikoaren bitartez, haien izendapena eta destinoaren esleipena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik lau eguneko epean.
Hirugarrena.–Funtzionarioek Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzea hautatzen badute eta Justizia Administrazioko zerbitzuen jarraipenean hutsunerik ez izatea nahi badute, jabetza hartzeko denbora tarte bat beharrezkoa denez, zilegi izanen dute Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko edo Laguntza Judizialeko funtzionario destinoari dagokion Lurralde Kudeatzailetzari edo autonomia erkidegoetako organo eskudunari baimen ordaindua eskatzea, hau da, egun batekoa herriz aldatu beharrik ez badago, edo bi egunekoa aldatu beharra badago, Kanarietatik, Balear Uharteetatik, Ceutatik edo Melillatik joan behar badute izan ezik, kasu horietan hiru egun artekoa izan baitaiteke kargu berriaz jabetzeko baimena. Egun horiek balioduntzat hartzen dira eta destino berriaren jabetza hartzea aipatutako baimen egun horietan eginen da.
Funtzionarioa beste Lurralde Kudeatzailetza baten edo langileen arloko traspasoa jaso duten beste autonomia erkidego batzuen eskumen esparrukoa baldin bada, dokumentazioa organo horietara igorri beharko da, Tramitazio Prozesal eta Administratiboaren Kidegoan borondatezko eszedentzia ofizioz eman eta kargu-uztea egin dadin Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoan jabetza hartzen den egun berean, hartzekoak etenik gabe jasotzen segitu ahal izateko.
Nolanahi ere, Justizia Zuzendaritza Nagusiak jabetza hartzearen eginbidea egin ondoren, F1R dokumentuaren ale bat igorriko da Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari, beharrezkoak diren aldaketak egin ditzan nominan; beste ale bat Justizia Administrazioaren zerbitzuko Langileen Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Zentralari; hirugarren alea interesdunari eta laugarrena destinoko organo judizialari, jasota geldi dadin.
Laugarrena.–Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko lanpostu berrian gelditzea hautatzen duten funtzionarioek eskubidea izanen dute, jabetza hartzen dutenetik hasita, martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian ezarritako baimen ordaindua izateko. Baimen horri ebazpen honen hirugarren atalean ageri diren egunak kenduko zaizkio.
Bosgarrena.–Probak gainditu dituzten izangaiei esleitutako lanpostuetan diharduten bitarteko funtzionarioek titularrak jabetza hartzen duen egunean bertan utziko dute lanpostua.
Seigarrena.–Ebazpen honen bidez destinoa jasotzen duten Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioek, haien lehentasunen arabera kalifikazio ordenean oinarrituta nahitaezko destinoa eman bazaie ere, ezin izanen dute lekualdatze lehiaketetan parte hartu, harik eta ebazpen hau ematen denetik hasita bi urte iragan arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluaren bigarren lerroaldean ezarritakoari jarraituko zaio.
Zazpigarrena.–Justiziako zuzendari nagusiaren azaroaren 21eko 238/2016 Ebazpenaren bidez (abenduaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) izangaiei eskainitako lanpostuek, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoan barne igoeran sartu berri diren izangaiei esleitu ez zaizkienek, betegabe izaerarekin jarraituko dute, eta Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoan txanda irekian sartzen diren izangaientzat erreserbatuta.
Halaber, barne igoerako txandako izangaiek okupatu ez dituzten lanpostuak, jatorrizko kidegoan segitzea hautatu baitute, aurreko paragrafoan adierazitako lanpostuei pilatuko zaizkie.
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2017ko otsailaren 1ean.–Justiziako zuzendari nagusia, María Lourdes Aldave Villanueva.
I. ERANSKINA Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoa, barne igoeraren bidezko sarrera |
ORDENA ZK. | NANa | DEITURAK ETA IZENA | ESLEITUTAKO DESTINOA | HERRIA | PROBINTZIA | EGINKIZUNA |
1 | 29150804Y | NUIN ERASO, MIGUEL ÁNGEL | PROBINTZIA AUZITEGIA. 1. ATALA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. |
2 | 33442647A | SENOSIAIN ORESTE, JUAN JOSÉ | INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. |
3 | 35321436Z | ESTEVEZ CASTRO, VALENTÍN | BERAKO BAKE EPAITEGIA (IDAZK. BATASUNA) | BERA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. / IDAZKARITZA |
4 | 33445269A | ORTIZ CENOZ, ROBERTO | LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. / ERREGISTRO ZIBILA |
Iragarkiaren kodea: F1702127