39. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03493 NL/br espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua.

I.F.Z. zenbakia: S 3100010B.

Helbidea: González Tablas kalea, 9. 31005 Iruña (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Zalain.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Bidasoa - 1.0100.

Udalerria eta probintzia: Lesaka (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lanen xedea da presa (5 metroko altuera eta 8 metroko luzera), arrainentzako eskala eta lehengo errotarako ura hartzeko gainerako elementuak eraistea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lesakako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2017ko otsailaren 15ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández

Iragarkiaren kodea: E1702002