3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-A-113
Ebroko Ur Konfederazioak 2016ko abenduaren 29an emandako ebazpenaren bidez, José Luis Martínez Apesteguíari ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaio, Pozo-Berri lakutik ura urte guztian hartzeko, Jaizko udal mugapean (Nafarroa), koordenatu puntu honetan: UTMX: 591.678; UTMY: 4.739.634 (30T zona; Datum: ETRS89). Gehieneko bolumena urtean 324 m³-koa da, batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,019 l/s-koa izanen da, eta uneko gehieneko emaria 1,9 l/s-koa. Ura aziendarentzako da, 2. poligonoko 485. eta 515. lurzatietan eta 1. poligonoko 1488., 1492. eta 1602. lurzatietan, aipatutako udal mugape berean, eta ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko dira.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Zaragozan, 2016ko abenduaren 29an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1702139