39. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-937

Narciso Gorostola Izaguirrek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Narciso Gorostola Izaguirre.

Xedea: Nekazaritzako eraikin bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal mugapea: Olazti (Nafarroa).

Etxeko hondakin urek 30 m³ baino gutxiagoko gehieneko bolumena dute urtean; 1.500 litroko edukierako hobi septiko aurrefabrikatu batean tratatuko dira. Azken isurketa lurrean iragaziz deuseztuko da, 1. poligonoko 3020. lurzatian.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko urtarrilaren 30ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1701784