3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-LIST-366
Honako datu eta ezaugarri hauek dituen jarduketarako baimena eskatu da:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Tuterako Udalaren Ur Batzordea.
Xedea: obrak egiteko baimena.
Ibilgua: Ebro ibaia.
Koordenatuak: ETRS 89, H-30, X: 615.720, Y: 4.659.662.
Udalerria: Tutera (Nafarroa).
Egin beharreko lanak memoria honetan jasotakoak dira: “Ur hargunea hobetzeko proiektua Tuterako Mejanako putzuetan (Nafarroa)”; José Ramón Ranz Garrido bide, ubide eta portuetako ingeniariak izenpetu zuen. Xedea da drainatze sistema bat paratzea bertan dagoen putzu batean, estali gabeko zanga batean drainatze hodi bat jarriz, 85 metrokoa hego-iparralderantz eta 95 metrokoa iparralde-hegorantz.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko abenduaren 22an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1701575