39. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Zaborrak eta hondakinak bildu eta desegiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Bidausi Mankomunitateko Batzar Orokorrak, hasiera batean onetsi zuen Zaborrak eta hondakinak bildu eta desegiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, tarifen eranskinari dagokionez (2016ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 25ean).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Garraldan, 2017ko urtarrilaren 16an.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Juampérez Huarte.

Zaborrak eta hondakinak bildu eta desegiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

TARIFEN ERANSKINA

Xabi Etxea SL: 2.872 euro.

Iragarkiaren kodea: L1700668