39. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Zerbitzuen gutuna

Mankomunitateko Batzarrak, 2016ko abenduaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen gizarte zerbitzuen gutuna aztertzea:

Cadreitan, 2017ko urtarrilaren 18an.–Burua, Asunción Navarro Aguirre.

Zerbitzuen gutuna

Zuzendaritzaren konpromisoa

Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen kalitate politika.

Kalitatea gakoa da gure herrietako gizarte zerbitzuen Mankomunitatearentzat, pertsona guztiei arretarik hoberena eta konponbiderik egokienak arduraz eskaini behar zaizkienean.

Adierazten dugu kalitate prozesuak etengabe hobetzen ahaleginduko garela, horrek lagunduko baitigu emaitza onak lortzen, horrela gure herrietako bizilagun guztiek beren bizi kalitatea hobetzeko informazio, orientazio eta gizarte laguntza egokiak izan ditzaten.

Ardura duten guztiek, politikariek eta Mankomunitateko teknikariek partekatzen duten erantzukizuna da gizarte zerbitzuen kalitatea.

Halaber, Mankomunitateak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu denen interesekoak izan daitezkeen ekintza sozialetan gehiago parte hartzera. Kalitatea parte-hartzea eta ekintza da.

Aurkeztu den zerbitzuen gutuna ahalegin baten erakusgarria da, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko pertsona guztientzat eta pertsona guztiekin batera kalitatezko zerbitzua lortzeko ahaleginarena.

1.–Identifikazioa:

1.1. Erakundearen izen ofiziala.

Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

1.2. Jardueraren deskribapena:

Oinarrizko laguntzako gizarte zerbitzuak ematea. Herritar guztiak izan daitezke gizarte zerbitzuen hartzaile. Orientabideak eta aholkuak ematen ditu, herrietako -eta gainerako instantzia publiko zein pribatuetako- gizarte baliabideei buruz. Oinarrizko prestazio batzuk ere bideratzen ditu: izapide administratiboak, eskabideak, berehalako kontsultak etab., betiere gizarte arlokoak badira. Eginkizunak oro har: norbanakoei nahiz taldeei argibideak ematea, gizarte ongizatearen arloko baliabide, eskubide eta betebeharrei buruzkoak, eta azaleratzen diren gizarte arazoak antzematea.

2.–Egitekoa, eskumenak eta balioak:

Egitekoa: herritarren beharrei erantzuten dieten gizarte baliabideei buruzko informazioa eta orientazioa ematea eta kudeaketa egitea, betiere Mankomunitatearen gizarte politiken barnean.

Ikuspegia: Kudeaketa sistemetan erreferentea den gizarte zerbitzua, arreta eredu eraginkor eta berritzaile batean oinarritua, pertsonei, taldeari eta komunitateari zuzendua, gizartean balio erantsia sortuz, eta autoebaluazioaren eta etengabeko hobekuntzaren metodologian zentratua.

Balioak:

–Berdintasunezko tratua.

–Errespetu pertsonala.

–Talde lana.

–Eraginkortasun profesionala.

–Sormena, berrikuntza eta etengabeko hobekuntza.

–Pertsonarengana bideratutako arreta eredua; autonomia sustatzea, osoko arreta. Parte-hartzea. Pertsonen ongizatea.

–Gizarte zerbitzuetako langileen kalitate zientifiko-teknikoa sustatzea.

Eskumenak, barne erregelamendua.

Ondoko honi jarraituko zaio:

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea, non I. tituluan hartzaileen eskubide eta betebeharrak jasotzen baitira. Eta III. tituluko (Eskumen eta antolaketa araubidea) I. kapituluan, Administrazio publikoen eskumenak. IV. tituluan, Gizarte zerbitzuen sistema publikoaren finantzaketa.

Valtierra-Cadreita aldeko Mankomunitateko gizarte zerbitzuak arautzen dituen ordenantza, Batzar Nagusiak 2012ko apirilaren 23ko bilkuran onetsia. 2012ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 10ean.

Mankomunitateak gizarte zerbitzuen sistema gidatzen duten printzipioak onetsi eta defendatzen ditu:

Unibertsaltasuna, erantzukizun publikoa, berdintasuna, elkartasuna, hurbiltasuna eta deszentralizazioa, herritarren partaidetza, laguntza pertsonalizatua eta integrala, prebentzioa, normalizazioa, sustapena, planifikazioa eta ebaluazioa, administrazioen arteko koordinazioa eta lankidetza, kalitatea eta boluntarioen lanaren sustapena.

Hauek dira Mankomunitatearen xedeak:

Nahi ez diren gizarte egoerak arintzea.

Gizartean esku hartzea ongizate egoera egokia lortzeko herritarrentzat.

Gizarte zerbitzuen sistemako prestazio tekniko eta ekonomikoak eta babes sozialeko beste sistemetako prestazioak tramitatzea.

Norberaren autonomia sustatzea eta mendekotasuna duten pertsonei laguntzea.

Lagun egite soziala gizarte eta laneratze prozesuetan.

Foru legediak toki entitateei haurren eta gazteen arloan esleitutako eskumenak garatzea, horiek oinarrizko gizarte zerbitzuei dagozkienean.

3.–Zerbitzuak, konpromisoak eta adierazleak, balioak, arduraduna eta neurketa data.

ZERBITZUAK

KONPROMISOAK

ADIERAZLEAK

GAURKO

BALIOA

BALIO

OBJEKTIBOA

ARDURADUNA

NEURKETA DATA

Harrera eta orientabide sozialerako programa

Aldez aurreko hitzorduen %90 hartzea 15 eguneko epean gehienez.

Hartutako hitzorduen %, 15 eguneko epean gehienez

%85

%90

Harrera arduraduna

Urtarrilean

Uztailean

Gizarte txostena behar duten prestazioak tramitatzea 15 eguneko epean (eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu ondoren): gizarteratze-errenta, laguntza bereziak etab.

15 eguneko epean gizarte txostena behar duten zenbat prestazio tramitatu den

%90

%95

Harrera arduraduna

Urtarrilean

Uztailean

Gizarte txotenik behar ez duten prestazioak tramitatzea 5 eguneko epean (eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu ondoren): termalismoa, familia ugaria...

5 eguneko epean gizarte txostena behar ez duten zenbat prestazio tramitatu den

%90

%95

Harrera arduraduna

Urtarrilean

Uztailean

Bi informazio jarduera egitea urtean herritar guztientzat prestazioei buruz eta gizarte baliabideak eskuratzeari buruz.

Urtean zenbat informazio jarduera egin den.

(berria)

Bai/ez

Harrera arduraduna

Urtarrilean

Gizarte Prebentzio eta Sustapenerako Programa

Eskaintzen diren jarduera guztien hedapena egitea teknologia berrien bidez (whatsapp, Facebook, posta elektronikoa, whatsapp banatzeko taldea)

Eskaintzen diren jardueren zer %ri egin zaion hedapena teknologia berrien bidez (whatsapp, Facebook, posta elektronikoa, whatsapp banatzeko taldea)

%80

%100

Prebentzio arduraduna

Urtarrilean

Uztailean

Herri bakoitzean prebentziozko eta sustapen komunitarioko 3 jarduera egitea urtean gutxienez

Herri bakoitzean prebentziozko zenbat jarduera egin den urtean

%90

%95

Prebentzio arduraduna

Urtarrilean

Urtean gizarte partaidetzako eta sustapeneko 10 jarduera egitea gutxienez intereseko taldeekin: adinekoak, gazteak, emakumeak, guraso elkarteak...

Gizarte partaidetzako eta prebentzioko zenbat jarduera egin diren urtean intereseko taldeekin

%95

Prebentzio arduraduna

Urtarrilean

Familiaren eta haurtzaroaren programa

Kasu arinen, moderatuen eta larrien lehenbiziko balorazio diagnostikoa egitea lehenbiziko 48 orduen barruan, Nafarroako Gobernuaren haurren babesgabetasunari buruzko eskuliburuari jarraituz.

48 orduko epean baloratutako kasuen %

%90

%95

Familiaren eta haurtzaroaren arduraduna

Urtarrilean

Uztailean

Gutxienez bi prestakuntza jarduera egitea haurrei tratu onak emateko sarearekin (eskolak, polizia, osasuna...)

Zenbat prestakuntza jarduera egin diren haurrei tratu onak emateko sarearekin

%100

Familiaren eta haurtzaroaren arduraduna

Urtarrilean

Gutxienez 2 prestakuntza jarduera egitea babesik gabe gelditzeko arriskua (arina, moderatua eta larria) duten adingabeen familia unitateekin

Zenbat prestakuntza jarduera egin diren familia unitateekin

(berria)

%90

Familiaren eta haurtzaroaren arduraduna

Urtarrilean

Norberaren autonomiaren eta mendekotasunaren programa

Etxeko laguntzarako eskari guztien etxeko bisita eta balorazioa egitea, jaso eta 10 egun igaro baino lehen.

Etxeko laguntzarako eskarien %, balorazioa 10 egun baino lehen eginda

95

95

Norberaren autonomiaren eta mendekotasunaren programako arduraduna

Urtarrilean

Mendekotasuna baloratzeko eskaerak eta BAPak tramitatzea 5 eguneko epean (eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu ondoren)

Bost eguneko epean zenbat eskaera tramitatu den.

(berria)

%95

Norberaren autonomiaren eta mendekotasunaren programako arduraduna

Urtarrilean

Gogobetetasun inkesta egitea onuradunen eta senideen %50ri, urtero

Onuradunen %50ri egin zaien gogobetetasun inkesa

ez

BAI/EZ

Urtarrilean

Gutxienez bi prestakuntza saio urtean etxeko laguntzarako programako langile guztiei

Prestakuntza izan duten etxeko laguntzarako langileen %.

%90

%95

Urtarrilean

Gizarteratzeko programa

Lagun egite sozial eta pertsonala behar duten pertsonendako hasierako arreta eta balorazioa egitea 15 eguneko epean, eskaera egiten denetik

15 egun baino lehen egin diren arreten eta balorazioen %.

%95

%95

Gizarteratzearen arduraduna

Urtarrilean

Egiaztapena ematea enplegu sozial babestuan parte hartzen dutenen %25i lanean eta prestakuntzan izandako emaitza onengatik.

Egiaztapena jaso duten parte-hartzaileen %

90

%100

Urtarrilean

Gutxienez bi prestakuntza saio egitea orientazioa egiteko eta enplegua bilatzeko programa horren onuradunentzat

Proposatutako saioen kopurua

(berria)

%100

Urtero

4.–Zerbitzuen Gutunaren kudeaketa.

Koordinazio figurak bere gain dituen ardurak: hartutako konpromisoak betetzen diren gainbegiratzea, koordinazio bileretan erabakitzen diren hobekuntzak eta hartzen diren bidezko neurriak proposatzea, Zerbitzuen Gutunean jasotako konpromisoak betetzea lortzeko. Era berean, konpromisoak neurtzen dituzten adierazleen jarraipena eginen du; horiek ere Mankomunitatearen aginte orokor estrategikoaren taulan sartu dira.

5.–Arauen zerrenda.

Oinarrizko araudia:

–13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa.

–Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea.

–14/2006 Foru Legea, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

–Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitate Plana, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren abuztuaren 12ko 260/2010 Foru Aginduaren bidez onetsia.

–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena.

Araudi osagarria:

–Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuak.

–Estatutuen aldaketa.

–Barneko erregelamendua eta eguneraketa.

–Etxeko laguntza zerbitzuaren ordenantza.

6.–Erabiltzaileen eskubideak.

Erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak:

Gizarte zerbitzuen hartzaileek eskubide hauek izanen dituzte:

a) Gizarte zerbitzuez berdintasunez baliatzeko eskubidea, bereizkeriarik eragin gabe zerbitzuen hartzailearen jaioterria, hizkuntza, etnia, sexua, joera sexuala, egoera zibila, egoera familiarra, adina, desgaitasuna, erlijioa, ideologia, iritzia edo beste edozein baldintza pertsonal edo sozial dela eta.

b) Dauden prestazio eta baliabideei buruz eta horietaz baliatzeko bete behar diren baldintzei buruz behar adinako informazio egiazkoa modu ulergarrian jasotzeko eskubidea, bai eta babes sozialeko bertze baliabide batzuei eta arlo horretan administrazio publikoek dituzten eskumenei buruz ere.

c) Norberaren egoerari buruzko balorazioa eta, behar denean, behar sozialen balorazioa ere idatziz eta hizkera argi eta ulergarrian jakiteko eskubidea.

d) Norberaren egoeraren balorazioarekin bat heldu den banakako laguntza pertsonal edo/eta familiarrerako plan bat edukitzeko eskubidea.

e) Esku-hartze sozialeko prozesuari buruzko erabakietan parte hartzeko eskubidea, bai eta administrazio publikoek aurkeztutako aukeren artean prestazioak hautatzeko ere.

f) Hartzaileari eraginen dion edozein esku-hartzeri buruz aldez aurretik informazioa jasotzeko eskubidea, baimen berariazkoa eta librea eman ahal izateko. Baimena idatzizkoa izan beharko da, esku-hartzeak egoitza batean sartzea dakarrenean. Gaitasunik ez duten pertsonen eta adingabekoen baimena legez ezarritako prozedurari jarraikiz emanen da.

g) Emandako prestazioei eta zerbitzuei uko egiteko eskubidea, legeria indardunean ezarritakoari jarraikiz.

h) Gizarte zerbitzuek duten informazioa konfidentziala izateko eskubidea.

i) Banakako espedientea uneoro ikusteko eskubidea, legeria indardunean ezarritakoari jarraikiz.

j) Erreferentziako profesional bat esleitu eta libreki hautatzeko eskubidea, arauetan ezarritako moduan.

k) Gizarte zerbitzuen ordezkaritza organoetan parte hartzeko eskubidea.

l) Kalitateko zerbitzuak jaso eta horretarako ezarriak diren estandarren berri izateko eskubidea.

m) Iradokizunak eta erreklamazioak egiteko eskubidea.

Gizarte zerbitzuen hartzaileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Prestazio eta zerbitzuetan ezarritako arau, baldintza, betebehar eta prozedurak betetzea eta profesional eskudunek emandako laguntza programa eta orientabideen arabera jokatzea, prozesuan parte-hartze aktiboa izateko konpromisoa hartuz.

b) Norberaren inguruabar pertsonal, familiar eta ekonomikoei buruzko informazio egiazkoa ematea, betiere hura ezagutzea beharrezkoa bada egoera baloratu eta laguntza emateko; orobat, horietan izaten diren aldaketak jakinaraztea.

c) Prestazioa zertarako eman den, horrexetan erabiltzea.

d) Gizarte zerbitzuetako profesionalek deitzen dituzten elkarrizketetara joatea.

e) Zerbitzuaren kostua finantzatzen laguntzea, horretarako ahalmen ekonomikoa dutenean eta arauetan hala ezartzen denean.

f) Zerbitzuei buruzko arauetan ezartzen diren gainerako betebeharrak.

7.–Lankidetza eta parte-hartzea.

Mankomunitateak parte-hartze sozialerako eremuak sortzen ditu, eta lankidetza sendotzen du herritarren sektore desberdinetako entitate eta erakunde sozialekin: gazteak, emakumeak, hirugarren adina, gutxiengoak, immigrazioa, desgaitasuna etab.

Komunikazioa bultzatzen da eta euskarri berrien bidezko hobekuntzak sartzen dira, harremanak eta informazio trukea errazteko.

Hurbiltasuna eta ordutegi malgutasuna talde lanerako eta lan komunitariorako. Profesionalen eta erabiltzaileen artean adostutako etxeko bisiten programazioa.

8.–Kexak eta iradokizunak biltzeko sistema.

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak kexak eta iradokizunak biltzeko sistema du, erreklamazioak eta iradokizunak hartzeko prozesua, pertsonek zenbait bidetatik abiatzen ahal dutena; web orria, emailak, posta arrunta, bulegoetan bertaratzea. Erakundeak konpromisoa hartzen du jasotako ekarpen guztiei erantzuna emateko.

Kexa eta iradokizun guztiak sarrera hurrenkeraren arabera erregistratzen dira. Sistemaren arduradunari igortzen zaio, baloratu egiten da eta, garrantziaren arabera, berehala erantzuten da edo batzorde iraunkorrera igortzen. Gehienez ere 20 eguneko epean erantzuten da eta pertsonari aukera ematen zaio, nahikoa iruditzen ez bazaio, legezko tramiteekin jarraitzeko dagokien epe eta moduan.

L1700780_0.pdf

9.–Jendeari arreta emateko helbideak eta ordutegiak.

Egoitza nagusia:

Udal plaza, 2. zenbakia.

31515 Cadreita.

Jendearentzako ordutegia: aldez aurretik hitzordua eskatuta, 08:00-10:00, astelehenetik ostiralera.

Telefonoa: 948844802.

Faxa: 948844803.

Web orria: www.serviciossocialescadretia.com

Posta elektronikoa: ssbcadretia@serviciosocialescadreita.com

Arreta zein herritan, aldez aurretik hitzordua eskatuta:

HERRIA

ARRETA EMATEKO EGUNA

TOKIA

Arguedas

Asteazkena

Udaletxea, solairuartea

Valtierra

Astelehena

Udaletxea, solairuartea

Cadreita

Asteartea

Gizarte zerbitzuak

Alesbes

Osteguna

Udaletxea, beheko solairua

Milagro

Asteartea

Osasun etxea

10.–Zerbitzuen gutunaren ardura duen unitatea.

Unitatea

Cadreita aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kalitate taldea.

Helbidea

Udal plaza, 2

31515 Cadreita (Nafarroa)

Telefonoa

948844802

Faxa

948844803

Web-orria

www.servicossocialescadreita.com

Posta elektronikoa

ssbcadreita@serviciosocialescadreita.com

Iragarkiaren kodea: L1700780