2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROTZ-HIRIA
2017ko ekitaldirako zerga-tasa, prezio publiko, tarifa eta tasa fiskalak. Behin betiko onespena
Urrotz-Hiriko Udalak, 2016ko azaroaren 25eko bilkuran, zerga-tasak, tasak eta prezioak onetsi zituen 2017rako.
Jendaurreko erregelamenduzko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko dira 2017rako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak, eta osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 262.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza fiskalek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.
Urrotz-Hirian, 2017ko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, Pedro María Martínez Juango.
ONDOKO ZERGA HAUETARAKO KARGA-TASEN EZARPENA
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Obren kostu erreal eta benetakoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua): %3.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:
1.–Tarte guztietan aplikatzeko portzentajea, urtean: %3.
2.–Karga eskala, tasak denbora tarteka:
1. –0tik 5 urtera bitarte. %15.
2. –5etik 10 urtera bitarte: %12.
3. –10etik 15 urtera bitarte: %10.
4. –15 urtetik gora: % 8.
–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,20.
EZKONTZA ZIBILA EGITEKO TASAK
Ezkontza bakoitza: 60 euro.
HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK
I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.
1.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 30 euro.
1.2. Bestelako aprobetxamenduak:
a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer paratzeagatik, 10 metro karratu edo horren zatikitik:
–Egunean: euro 1. (2 hilabeteko salbuespen aldia izanen da edukiontzietarako eta urtebetekoa, berriz, aldamio, hesitura eta abarretarako).
II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.
–10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,50 euro.
III. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.
–Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean: 1.250,00 euro.
IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.
Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko kopuruak ez badira iristen jarraian azaltzen diren gutxienekoetara, honako kopuru hauek ordaindu beharko dira:
–Aldamioak: 40,00 euro.
–Hesiturak: 40,00 euro.
–Bertze aprobetxamendu batzuk: 40,00 euro.
TASAK, LIZENTZIAK, ORO HAR,
ETA BEREZIKI HIRIGINTZAKOAK EMATEKO
1.–Obra lizentzia espresuaren gutxieneko tasa: 10 euro.
2.–Obra espedientearen tasa erantzukizunpeko adierazpenarekin: 10 euro.
3.–Kanpoko txostenak eta hirigintzako kontsulta txostendunak behar dituzten lizentzien espedienteak:
–Obra txikien lizentzien espedienteak: 50 euro txosten bakoitzeko.
–Obra handien lizentzien espedienteak: 100 euro txosten bakoitzeko.
4.–Egunkarietan iragartzea behar duten lizentzien espedienteak: 300 euro iragarki bakoitzeko.
5.–Tasak Erantzukizunpeko adierazpena zerbitzu jardueretarako eta irekitzeko lizentzietarako 448/2014 Foru Aginduaren arabera.
Ikuskapen bisitak 448/2014 Foru Aginduko II. eranskinean ageri diren jarduera eta instalazioetara: 100 euro.
6.–4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuetarako lizentzien espedienteen tasak: 240 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 584 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
7.–4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 360 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 492 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
8.–4/2005 Foru Legearen 4A, 4B, eta 4C eranskinetako jarduerak irekitzeko lizentzien tasak: 600 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 492 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
9.–4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeetarako lizentzien espedienteen tasak: 146 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 300 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
10.–4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 213 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 300 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
Tarifa horiek pilatu eginen dira, baldin eta lizentzia ematean tarifetan zehaztutako kasuetako bat baino gehiago elkartzen bada.
Kasu bakoitzeko txosten teknikoaren kostua epigrafean adierazitako zenbatekoa baino handiagoa bada, zenbateko berean goitituko da tasa.
HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAN HORNIDURA ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK
Kuota emanen digun tasa aplikatzeko oinarria enpresek udal mugapearen barnean urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen arabera kalkulatuko da.
Aplikatuko den tasa izanen da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lortutako diru-sarrera gordinen %1,5.
Tasa hauek bateragarriak izanen dira toki erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.
TASAK HILERRIAN ZERBITZU EGITEAGATIK
KONTZEPTUAK | ZENBATEKOA LANEGUNETAN | ZENBATEKOA LARUNBAT ETA JAIEGUNETAN |
Ehorzketa, lurrean/panteoian | 345,00 | 430,00 |
Gorpuzkiak ateratzea | 300,00 | 365,00 |
Ehorzketa, horma-hilobian, 20 urtez | 200,00 | 210,00 |
20 urteko horma-hilobiak beste 20 urterako luzatzea | 200,00 | 200,00 |
20 urteko panteoiak edo baimentzen den aldiro. Beste 20 urterako luzatzea | 600,00 | 600,00 |
Iragarkiaren kodea: L1700782