39. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

HAPOko UC-54 unitatean (Iruña etorbidea, 2) igogailua
paratzeko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2017ko urtarrilaren 31ko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, Iruña etorbideko 2ko eraikinerako (35. poligonoko 4. lurzatia). Iruña etorbideko 2ko jabekideek sustatu dute, lurzatiko barne lerrokadurak aldatzeko, eraikina barne patioaren aldera zabaltzeko, eremu publikoa ukitu gabe, igogailua paratzearren.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76 artikuluetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2017ko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1701797