39. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Pilotalekua handitzeko lerrokadura ezartzeko xehetasun azterlana, Dorre Elortzibarko 5. poligonoko 59. lurzatian, Dorre Elortzibarko Kontzejuak sustaturik. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko otsailaren 14an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen.

1. Behin betiko onestea pilotalekua handitzeko lerrokadura ezartzeko xehetasun azterlana, Dorre Elortzibarko 5. poligonoko 59. lurzatian, Dorre Elortzibarko Kontzejuak sustaturik.

2. Erabaki hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, onetsitako dokumentuaren eta egindako txostenen kopiarekin batera.

3. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hirigintzako araudiarekin batera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoa betez.

Noain Elortzibarren, 2017ko otsailaren 15ean.–Alkate udalburua, Alberto Ilundáin Avellaneda.

ERANSKINA

Pilotalekua handitzeko xehetasun azterlana 59. lurzatian. Behin betiko onespena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1702119