39. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Interesdunen epatzea, 17-00033 gora jotzeko errekurtsoan

Gora jotzeko 17-00033 errekurtsoa jaso da, Francisco Javier Ilundáin Villanuevak aurkeztua Nafarroako Administrazio Auzitegian, Noain-Elortzibarko Alkatetzaren 2016ko azaroaren 15eko ebazpenaren aurka; azken ebazpen hori honako deialdi honetan eskatzen zen gidatzeko baimenari buruzkoa zen: administrari laguntzaile izateko lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko deialdia.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan, toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari buruzkoan, ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian, dei egiten zaie interesdun diren pertsona edo entitateei hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, Auzitegira, Iruñeko Iturrama kaleko 10.era, ager daitezen interesdun gisa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2017ko otsailaren 9an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundáin Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1701826