2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
2017ko ekitaldiko zerga-tasak, tarifak, tasak eta prezio publikoak. Onespena
Eloko Udalak, 2016ko abenduaren 14ko bilkuran, 2017ko zerga-tasa, tasa eta prezioak onetsi zituen.
Jendaurreko erregelamenduzko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko dira 2017rako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak, eta osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 262.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza fiskalek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.
KARGA-TASAK ZERGETARAKO
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:
- Proiektu tekniko ikus-onetsia duten obrak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4, gutieneko zenbatekoak hauek direla:
Eraikin berrietarako eta zaharberritze osoetarako: 900,00 euro/metro karratu eraikia.
Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate igeltserotza, instalazioak eta akaberak: 600,00 euro gauzatzen den metro karratu bakoitzeko.
- Proiektu tekniko ikus-onetsirik gabeko obrak: aurrekontuaren %4, eta gutienez ere 50,00 euro likidatzeko.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:
1.–Tarte guztietan aplikatzeko portzentajea, urtean: %3.
2.–Karga eskala, tasak denbora tarteka:
1.–0 - 5 urte: %15.
2.–5 - 10 urte: %12.
3.–10 - 15 urte: %10.
4.–15 urtetik goiti: % 8.
- Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:
1.–Hirilurreko ondasunen gainekoa: %0,26.
2.–Landalurreko ondasunen gainekoa: %0,73.
TASAK HILERRIAN ZERBITZU EGITEAGATIK
KONTZEPTUAK | ZENBATEKOA LANEGUNAK | LARUNBATAK JAIEGUNAK |
Ehorzketa, lurrean/panteoian | 345,00 | 430,00 |
Hondarrak ateratzea | 300,00 | 365,00 |
Ehorzketa, horma-hilobian, 20 urtez | 200,00 | 210,00 |
20 urteko horma-hilobiak beste 20 urterako luzatzea | 200,00 | 200,00 |
20 urteko panteoiak edo baimentzen den aldiro. Beste 20 urterako luzatzea | 600,00 | 600,00 |
Hobariak: Eloko herritar guztiek izanen dute hobari bat lurrean, panteoian edo horma-hilobian ehorzteko edo gorpuzkinak hobitik ateratzeko tasengatik, baldin eta hala eskatzen badute eta erroldan urtebeteko antzinatasuna badute gutxienez.
Honela aplikatuko zaie tasa hobaria jasotzeko eskubidea duten erroldatuei:
Ehorzketa, lurrean/panteoian (lanegunean): 270 euro.
Ehorzketa, lurrean/panteoian (jaiegunean): 280 euro.
Gorpuzkiak ateratzea (lanegunean): 170 euro.
Gorpuzkiak ateratzea (jaiegunean): 180 euro.
EZKONTZA ZIBILA EGITEKO TASAK
Ezkontza bakoitza: 60 euro.
IDAZKARITZAKO AGIRIAK LUZATZEKO TARIFAK
HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK
I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.
1.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 30 euro.
1.2. Bestelako aprobetxamenduak:
a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer paratzeagatik, 10 metro karratu edo horren zatikitik:
–Egunean: euro 1. (2 hilabeteko salbuespen aldia izanen da edukiontzietarako eta urtebetekoa, berriz, aldamio, hesitura eta abarretarako).
II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.
–10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,50 euro.
III. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.
–Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean: 1.250,00 euro.
IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.
Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko kopuruak ez badira iristen jarraian azaltzen diren gutxienekoetara, honako kopuru hauek ordaindu beharko dira:
–Aldamioak: 40,00 euro.
–Hesiturak: 40,00 euro.
–Bertze aprobetxamendu batzuk: 40,00 euro.
TASAK, LIZENTZIAK, ORO HAR,
ETA BEREZIKI HIRIGINTZAKOAK EMATEKO
1.–Obra lizentzia espresuaren gutxieneko tasa: 10 euro.
2.–Obra espedientearen tasa erantzukizunpeko adierazpenarekin: 10 euro.
3.–Kanpoko txostenak eta hirigintzako kontsulta txostendunak behar dituzten lizentzien espedienteak:
–Obra txikien lizentzien espedienteak: 50 euro txosten bakoitzeko.
–Obra handien lizentzien espedienteak: 100 euro txosten bakoitzeko.
4.–Egunkarietan iragartzea behar duten lizentzien espedienteak: 300 euro iragarki bakoitzeko.
5.–Tasak erantzukizunpeko adierazpena zerbitzu jardueretarako eta irekitzeko lizentzietarako 448/2014 Foru Aginduaren arabera.
Ikuskapen bisitak 448/2014 Foru Aginduko II. eranskinean ageri diren jarduera eta instalazioetara: 100 euro.
6.–4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuetarako lizentzien espedienteen tasak: 240 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 584 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
7.–4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 360 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 492 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
8.–4/2005 Foru Legearen 4A, 4B, eta 4C eranskinetako jarduerak irekitzeko lizentzien tasak: 600 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 492 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
9.–4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeetarako lizentzien espedienteen tasak: 146 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 300 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
10.–4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 213 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 300 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
Tarifa horiek pilatu eginen dira, baldin eta lizentzia ematean tarifetan zehaztutako kasuetako bat baino gehiago elkartzen bada.
Kasu bakoitzeko txosten teknikoaren kostua epigrafean adierazitako zenbatekoa baino handiagoa bada, zenbateko berean goitituko da tasa.
HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAN HORNIDURA ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK
Kuota emanen digun tasa aplikatzeko oinarria enpresek udal mugapearen barnean urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen arabera kalkulatuko da.
Aplikatuko den tasa izanen da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lortutako diru-sarrera gordinen %1,5.
Tasa hauek bateragarriak izanen dira toki erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.
UDAL IGERILEKUEN ABONDAMENDUAREN TASAK UDALDIRAKO
ADINA | ERROLDATUAK * | ERROLDATU GABEAK |
0-1-2-3 urte | 0 euro | 22 euro |
4-5-6 urte | 0 euro | 44 euro |
7-12 urte | 29 euro | 66 euro |
13-25 urte | 44 euro | 88 euro |
26-64 urte | 64 euro | 112 euro |
65 urte eta 65 urtetik gorakoak | 29 euro | 44 euro |
Minusbaliotasuna dutenak % 65etik gorako minusbaliotasuna | 25,75 | Araubide orokorra |
–Erroldatuak aintzatestea: urtebeteko antzinatasuna beharko da, non eskatzaileak ez duen frogatzen Elon aurretik ezin izan dela bizi salerosketaren eskritura edo kontratu bat aurkeztuz.
–Hobariak familia ugariarengatik: %10 merkeago, izena emandakoa familia ugari bateko kidea bada eta hala frogatzen badu.
SALMENTA IBILTARIAREN TASAK
Elon, salmenta ibiltarian aritzeko, Udalaren aurretiazko baimena beharko da, interesdunari horretan aritzeko gaitasuna emanen diona. Interesdunak urteko tasa bat ordaindu beharra du.
Urteko kuota emanen digun tasa aplikatzeko oinarria kalkulatuko da udal mugapean salmenta ibiltarian aritzen diren eta udalerrian erroldatuta ez dauden pertsona fisikoen edo enpresen jarduera ekonomikoen zergaren arabera.
%20ko tasa aplikatuko da jarduera ekonomikoen zergaren kuotaren gainean.
Tasa hori aplikatzetik salbuetsita daude Eloko udalerrian erroldatuta egoteaz gain jarduera ekonomikoen zerga osoa bertan ordaintzen dutenak.
TASAK, ELOKO HIGAN TELEKOMUNIKAZIO AZPIEGITURAK ETA ANTENAK INSTALATU, HANDITU, ALDATU ETA HORIEN TITULARTASUNA ALDATZEAGATIK
Azpiegitura erradioelektrikoen eta telefonia azpiegituren instalazioen kasuan, jarduera handitu edo aldatzeko edo horien titulartasuna aldatzeko, erantzukizunpeko adierazpena egin behar da, ondoko tarifa hauekin:
1) Telefoniako oinarrizko estazioak ezartzea.
2) Emisio estazioen ekipoak eta elementuak ezartzea, baita estazio errepikatzaileenak eta soinu eta telebista irrati-difusioaren zerbitzuak berriz emititzen dituztenenak ere.
3) Irrati bidezko loturen estazioak eta irrati-komunikazioen estazioak ezartzea.
4) Antenak eta irrati-elektronikako jabari publikoa erabiltzen duten instalazioak eta azpiegiturak, telekomunikazioen arloko oinarrizko araudiaren aplikazio eremuan sartuak.
a) Proiektua duen erantzukizuneko aitorpenaren kasuan: indarreko EIOZren gehieneko tasa (%5) gehi 50 euro, tasaren kontzeptuagatik.
b) Proiekturik gabeko erantzukizuneko aitorpenaren kasuan: indarreko EIOZren gehieneko tasa (%5) gehi 50 euro, tasaren kontzeptuagatik.
c) Jardueraren titulartasuna aldatzea: 250,00 euro.
TASAK UDAL TITULARTASUNEKO LOKALAK ERABILTZEAGATIK
Udalaren lokalak erabiltzeko, 10 euroko tasa pagatu beharko da erreserba bakoitzeko.
Erreserba bakoitzean, 4 orduz erabiltzen ahal da gehienez Udalaren lokala.
TASAK ELOKO UDAL PILOTALEKUA ERAIBLTZEAGATIK
Pilotalekua erabiltzeak ekarriko du ordenantza fiskal honek ezarritako zenbatekoa ordaindu behar izatea. Erreserba egiterakoan ordainduko da zenbatekoa.
Pilotalekua alokatzeko erreserba ordainduta, pilotalekuko espazio guztia erabiltzen ahal da, lau orduz gehienez.
Elon erroldatutako herritarrak salbuetsita egonen dira pilotalekua erabiltzeko tasa ordaintzetik, baina ez argia ordaintzeko tasa ordaintzetik, eta, hartara, hura pagatu beharko dute, erroldatuta ez daudenek bezala.
Erroldatuta ez daudenek 10 euroko tasa ordaindu beharko dute erreserba bakoitzeko. Erreserba lau ordukoa izanen da gehienez.
Elon, 2017ko urtarrilaren 19an.–Alkate udalburua, Izaskun Zozaya Yunta.
Iragarkiaren kodea: L1700826