2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Aldaketa Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantzan.
Behin betiko onespena
Mendabiako Udalak, 2016ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Mendabiako Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantzan (2016ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 23an).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, Eraikuntzaren gaineko ordenantzako artikuluaren aldaketa hori behin betiko onetsi eta haren testua argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Mendabian, 2017ko otsailaren 10ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
ERANSKINA
Eraikuntzaren ordenantzaren 19. artikulua (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1702008