39. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Jarduera lizentzia. Eskaera. Jendaurreko epearen luzapena

Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera eman zen udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen zela, hamabortz egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten zen espedientea, jarduerak ukituak gertatzen zirenek epe horretan bidezko alegazioak egin zitzaten.

Sustatzailea: Aridos Reciclados de Navarra SL. Jarduera: agregakinak biltegiratzea, lorezaintzarako lur medeagarriak prestatu eta osatzea, osagarritako erabiliz araztegietako lohi tratatu eta tratatu gabeak, Azketan. Tokia: 797. lurzatia, 2. poligonoa, Piezas del Monte alderdia. Azketako Kontzejua. (Iguzkitzako Barrutia).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan xedatutakoarekin bat, Iguzkizako Udalak erabaki du jendaurreko epea luzatzea, hain zuzen ere zazpi egun baliodunez luzatu baita epea.

Azketan, 2017ko otsailaren 23an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1702369