39. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Alkatetzaren eskuordetza, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2017ko abenduaren 9ko 4/2017 Ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Edurne Crelgo Hermosoren esku utzi du heldu den 2017ko urtarrilaren 1ean Herriko Etxean ezkontza zibila egiteko eskudantziaren erabilpena.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ziraukin, 2017ko otsailaren 9an.–Alkate udalburua, Victoriano Goldaraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1701825