2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Aldizkako karga-tasen diru-bilketarako 2017ko egutegia
Toki Ogasunei buruzko Foru Legean xedatuarekin bat, argitaratzen da Udalaren aldizkako karga-tasen diru-bilketarako 2017ko egutegia, 2017ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran onetsia.
Bando-iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, ez da udal zergak kobratzeko abisua igorriko paperean. Beraz, herritarrei eskatzen diegu datak gogora ditzaten gastuen aurreikuspena egiteko.
ZERGA | ORDAINTZEKO EPEA | ORDAINAGIRIA KARGATZEKO DATA, HELBIDERATUA BADAGO |
Herri-lurrei eta errentamenduei buruzko zerga. | Martxoa | 2017/03/30 |
Zirkulazioari buruzko zerga (TMIZ). | Apirila | 2017/04/28 |
Kontribuzioari buruzko zerga: seihilekoa. | Ekaina Azaroa | 2017/06/30 2017/12/15 |
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ). | Urria | 2017/11/15 |
Ordainagiriak kontsulta daitezke www.barasoain.net herritarren karpetan edo Udalaren Idazkaritzan”.
Toki Ogasunei buruzko Foru Legean xedatuarekin bat, argitaratzen da Udalaren aldizkako karga-tasen diru-bilketarako 2017ko egutegia, 2017ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran onetsia.
Helbideratu gabeko ordainagiriak haietan aipatzen diren finantza entitateko banku bulegoetako edozeinetan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak azaltzen den egunean iraganen dira kontuetara.
Ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Barasoainen, 2017ko otsailaren 7an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.
Iragarkiaren kodea: L1702057