39. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2017ko plantilla organikoa eta lan eskaintza.
Behin betiko onespena

Aresoko Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin osoko bilkura ezohikoan, erabaki zuen, legeak eskatzen duen quoruma zuela, hasiera batean onestea Udalaren 2017ko plantilla organikoa eta lan eskaintza, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatzen denari jarraikiz.

Iragarkia urtarrilaren 31an argitaratu zen, 2017ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Udalaren iragarki oholean ere, eta horren ondotik jendaurrean eduki dira, 15 egun baliodunean, hasiera batean onetsiriko plantilla organikoa eta lan eskaintza.

Jendaurreko epe hori iraganik eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat jo dira Aresoko Udalaren 2017ko plantilla organikoa eta lan eskaintza.

Plantilla ondotik ematen da, hitzez hitz:

ARESOKO UDALEKO 2017KO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Karguaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Maila: E. Lanaldia: osoa. Sarbidea: O.L. Baldintza berezia: euskaraz jakitea, B2/A2 (*). Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %43,69. Administrazio egoera: jardunean.

(*) B2 Ahozkoa; A2 Idatzizkoa.

Langileen zerrenda

Funtzionario izenen zerrenda:

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Jesús Javier Nieto Baranda. E maila. 1. gradua. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %43,69. Administrazio egoera: jardunean. Sarrera eguna: 2004ko uztailaren 1a.

LAN ESKAINTZA 2017. URTEA

Bi lanpostu eskainiko dira, biak administrazio araubidean, lanpostu horiek jabetzan bete bitartean. Hauek dira:

Idazkari/kontu-hartzailea: A maila. Lanaldia: osoa. Sarbidea: O.L. Betebehar berezia: euskaraz jakitea EGA/C1. Egoera administratiboa: hutsik.

Administrari-ofiziala, Udalaren bulegoetakoa. Maila: C. Sarbidea: O.L. Betebehar berezia: euskaraz jakitea EGA/C1. Lanpostu osagarria: %14,20. Egoera: hutsik.

Areson, 2017ko otsailaren 21ean.–Alkate udalburua, Ur Alguero Chivite.

Iragarkiaren kodea: L1702247