39. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

16-03122 gora jotzeko helegitean interesdunak epatzeko iragarkia

2017ko otsailaren 14an Udal honetako erregistroan jaso zen Nafarroako Auzitegi Administratiboaren jakinarazpena, Ignacio Garcia de Dios jaunak eta Silvia del Castillo andreak 16-03122 zenbakidun gora jotzeko helegitea aurkeztu dutela adieraziz. Helegitea, Altsasuko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko azaroaren 14an onetsi zuen akordioaren kontra aurkeztu da. Akordio horrek Udal Hirigintza Planeko “Beikolar” parajean birzatitzea behar ez delako deklarazioa onetsi zuen behin betiko.

Hori guztia kontuan harturik, espedienteko interesdunak epatzen dira 10 egun balioduneko epean Auzitegi horretan ager daitezkeela adierazteko, 6/1990 Foru Legea Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokion arloan garatzen duen Erregelamendua onesteko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2017ko Otsailaren 15ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1702149