39. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

306/2017 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritza Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.

Ikasketa-planak Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena izan duenez, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta 2014ko abenduaren 26an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarri zuenez (zeina 2015eko urtarrilaren 29an argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2015eko urtarrilaren 9ko ebazpen baten bidez).

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritza Ingeniaritza Unibertsitate Masterra titulua lortzeko ikasketa-plana argitaratzea.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2017ko otsailaren 7an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

ERANSKINA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ERREKTOREAK OTSAILAREN 7AN EMANDAKO 306/2017 EBAZPENARENA. EBAZPEN HORREK NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO NEKAZARITZA INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE MASTERREKO IKASKETA-PLANA
ARGITARATZEA AGINTZEN DU

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritza Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra tituluko ikasketa-plana

Jakintza-arloa: Ingeniaritza eta Arkitektura.

Ikasketa-planaren banaketa ECTS kredituetan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

60

Praktikak

12

Master Amaierako Lana

18

Kredituak osotara

90

Ikasketa-plana laburtua (moduluaren eta irakasgaiaren arabera):

MODULUA

ECTS

IRAKASGAIA

IZAERA

ECTS

Landa Eremuaren Teknologia eta Plangintza

18

Landa Azpiegituretako Proiektuak

Nahitaezkoa

18

Landare Ekoizpenaren Teknologia

12

Barazki eta Fruitu Ustiapenetako Diseinua eta Kudeaketa

Nahitaezkoa

12

Nekazaritza eta Elikadura Industrien Teknologia

10,5

Nekazaritza eta Elikagai Enpresen Diseinua eta Kudeaketa

Nahitaezkoa

10,5

Nekazaritza eta Elikagai Enpresen Kudeaketa eta Antolaketa

8

Nekazaritza eta Elikagai Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa

Nahitaezkoa

8

Animalia Ekoizpenaren Teknologia

11,5

Abeltzaintza Ustiapenetako Diseinua eta Kudeaketa

Nahitaezkoa

11,5

Praktikak enpresetan

12

Praktikak enpresetan

Nahitaezkoa

12

Master Amaierako Lana

18

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

18

Iragarkiaren kodea: F1701914