1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
18E/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen Kalitatearen eta Aldaketa Klimatikoaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 10eko 250E/2016 Ebazpena aldatzen duena. Haren bidez Ingurumen baimen integratua aldatu zitzaion Sapa Extrusión Navarra SL titular duen eta Irurtzungo udal mugapean dagoen instalazioari.
Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak apirilaren 30eko 886/2008 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 483E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratua.
Ebroko Ur Konfederazioak, 2016ko apirilaren 28an, hondakin urak isurtzearen onargarritasunari buruzko beste txosten lotesle bat eman zuen. Bertan baldintza berri batzuk ezarri ziren, Ingurumen baimen integratuari erantsi beharrekoak. Ondoren, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 10eko 250E/2016 Ebazpenaren bidez, instalazio horren ingurumen baimen integratua aldatu zen, txosten horretako baldintzak eransteko.
2016ko urriaren 5ean, Ebroko Ur Konfederazioak txosten berri bat egin zuen, non ohartarazi baitzuen zenbait akats atzeman zirela ebazpen horretan. Hartara, beharrezkoa da haiek zuzentzea.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.
Ebazpen proposamenaren tramitazio prozesuan entzutea eman zaio instalazioaren titularrari hogeita hamar egunez, eta ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta zerbitzuetako zuzendariei eskumenak eskuordetzeko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.–Ingurumen Kalitatearen eta Aldaketa Klimatikoaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 10eko 250E/2016 Ebazpena aldatzea. Haren bidez Ingurumen baimen integratua aldatu zitzaion Sapa Extrusión Navarra SL titular duen eta Irurtzungo udal mugapean dagoen instalazioari. Helburua da ebazpen horretan atzemandako akatsak zuzentzeko, ebazpen honetako eranskinean zehaztutakoari jarraituz.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete haren aurka, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
Laugarrena.–Ebazpen hau Sapa Extrusion Navarra SLri, Irurtzungo Udalari eta Ebroko Ur Konfederazioari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko urtarrilaren 30ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.
Iragarkiaren kodea: F1701334