39. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

109/2017 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, jendaurrean jartzen duena genetikoki aldatutako organismoekin eginen den jarduerarako eskaera. Honako hau da jardueraren identifikazioa: B/ES/17/03.

Almidoi mailak aldatuak dituzten genetikoki aldatutako pataten borondatezko askapenaren jakinarazpena jaso da Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusian. Helburua ez da merkaturatzea izanen, eta landa saiakuntzak eginen dira. Sustatzailea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Agrobioteknologiako Institutua da. Jakinarazpenaren erreferentzia: B/ES/17/03.

Merkaturatzea ez beste helburu batekin genetikoki aldatutako organismoen borondatezko askapenari buruzko apirilaren 25eko 9/2003 Legea garatu eta gauzatzeko erregelamendu orokorra onesten duen urtarrilaren 30eko 178/2004 Errege Dekretuaren 25. artikuluko 4. atalean xedatutakoarekin bat, jarduera baimendu aurretik, organo eskudunak jendaurrean jarriko du, 30 egunez, borondatezko askapenaren proiektua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak eta azken xedapenetan lehenak emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atariko atarian (www.navarra.es) 30 egunez jendaurrean jartzea genetikoki aldatutako organismoekin aritzeko eskaera (B/ES/17/03 jarduera). Nafarroako Unibertsitate Publikoko Agrobioteknologiako Institutua da sustatzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau honako hauei igortzea: Biosegurtasunerako Batzorde Nazionaleko buruari, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Landa Garapeneko eta Oihan Politikako zuzendari nagusiari, eta jardueraren sustatzaileari.

Iruñean, 2017ko otsailaren 2an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1701512