1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
22/2017 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Nafarroako Zerga Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren egitura aldatzen duena ataletik beherako unitate administratiboetan.
Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 15eko 105/2015 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren antolamendu egitura ezarri zen ataletik beherako unitate administratiboetan.
Berriki, urtarrilaren 18ko 6/2017 Foru Dekretuaren bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua berrantolatu da, esleituta dituen helburuak modu efikazagoan lortzeko. Inguruabar horren ondorioz, ataletik beherako unitate administratiboen egitura aldatu behar da zerga administrazioaren kudeaketa esparru zehatz horretan.
Erakunde autonomoaren estatutuen 67. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bulegoak edo ataletatik beherako beste unitate administratibo batzuk sortu, aldatu eta kentzea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko titularraren foru agindu baten bidez eginen da, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, aurretik funtzio publikoaren, antolaketa administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten departamentuek txostena emanda.
Horrenbestez, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta ikusirik funtzio publikoaren, antolaketa administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten organoen txostenak,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 15eko 105/2015 Foru Aginduaren 7. artikuluaren testu berria. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren antolamendu egitura ezarri zen ataletik beherako unitate administratiboetan.
Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 15eko 105/2015 Foru Aginduaren 7. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:
“7. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua.
1. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak bulego eta unitate administratibo hauek ditu: Antolaketa Administratiboaren eta Erregistro Laguntzailearen Unitate Administratiboa, Kanpainaren Koordinaziorako 1. Unitate Administratiboa, Kanpainaren Koordinaziorako 2. Unitate Administratiboa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako Kanpainako Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboa, Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari buruzko Aholku Teknikorako Bulegoa eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Bulegoa.
2. Antolaketa Administratiboaren eta Erregistro Laguntzailearen Unitate Administratiboa, Kanpainaren Koordinaziorako 1. Unitate Administratiboa eta Kanpainaren Koordinaziorako 2. Unitate Administratiboa Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Kanpainako Zergadunekiko Harremanen eta Erregistro Laguntzailearen Atalari atxikitzen zaizkio.
3. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako Kanpainako Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboa Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Kanpainako Programen eta Prozesuen Analisirako eta Kontrolerako Atalari atxikitzen zaio.
4. Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari buruzko Aholku Teknikorako Bulegoa eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Bulegoa Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoari atxikitzen zaio.
5. Antolaketa Administratiboaren eta Erregistro Laguntzailearen Unitate Administratiboak eginkizun hauek ditu:
a) Unitatearen erregistro laguntzailean sartzen diren agiriak jaso, erregistratu, eskaneatu eta banatzea.
b) Nafarroako Zerga Ogasuneko beste unitate eta ataletatik bidaltzen dituzten agiriak jaso eta banatzea.
c) Zergadunari alde administratibotik laguntzea eta argibideak ematea aurrez aurre pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zergei buruzko kontsulta eta erreklamazioen gainean, eta sinadura digitalaren ziurtagiria ematea.
d) Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak ezartzen dituen zerga bulegoetan banatu beharreko baliabide materialak koordinatzea. Bulego horien xedea da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren aitorpenak prozedura automatikoaren bidez egitea.
e) Errentaren kanpaina prestatzeko lan administratiboak egitea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako Kanpainako Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboarekin lankidetzan.
f) PFEZaren proposamen eta aitorpenen bidalketak prestatzeko baliozkotze lanak egitea, Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalarekin lankidetzan.
g) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.
6. Kanpainaren Koordinaziorako 1. Unitate Administratiboak eta Kanpainaren Koordinaziorako 2. Unitate Administratiboak eginkizun hauek dituzte:
a) Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoari laguntzea eta harekin koordinatzea, PFEZaren eta Ondarearen gaineko aitorpenak egiteko, kontsultatzeko eta berrikusteko. Horretaz gain, zergadunek aurkeztutako PFEZari eta Ondareari buruzko inpugnazio, alegazio eta bestelako eskaerak ebazteko ere aipatutako unitateari laguntzea eta harekin koordinatzea.
b) Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoak ezarritako irizpideak zabaltzea Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Kanpainako Zergadunekiko Harremanen eta Erregistro Laguntzailearen Ataleko langileen artean.
c) Entitate laguntzaileei errenta kanpainarako ematen zaien prestakuntza teknikoan laguntzea.
d) Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko zergen tributu prozedurako egintzen kontra aurkeztutako espedienteak tramitatzea eta horien ebazpen proposamenak egitea.
e) Aitorpenak egitea prozedura automatikoaren bidez.
f) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.
7. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako Kanpainako Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboak eginkizun hauek ditu:
a) Tributuei buruzko kontsulta eta erreklamazioen gainean, entitate laguntzaileei alde teknikotik laguntza ematea, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoaren irizpideekin bat.
b) Entitate laguntzaileetako langileei eman beharreko ikastaroak koordinatzea, pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zergen arloan.
c) Entitate laguntzaileei laguntza ematea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak prozedura automatikoaren bidez egiteko behar diren aplikazio informatikoen koordinazio eta instalazioan.
d) Pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zergei lotutako aitorpenerako inprimakiak eta programa informatikoak banatzea.
e) Tributu gaietan eragina duten dokumentu eta datuak egiaztatu eta aztertzea, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoaren irizpideekin bat, betiere entitate laguntzaileek aurkezten badituzte.
f) Zerga Kudeaketa Zerbitzuaren solaskidea izatea entitate laguntzaileen aurrean, pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zergen aitorpenak egin eta jasotzeari dagokionez.
g) Errenta eta ondarearen gaineko aitorpenen eredu ofizialak prestatzea.
h) Material didaktikoa eta eskuliburu teoriko eta praktikoak prestatzea, gero PFEZaren kanpainako entitate laguntzaileei eman eta banatzeko, eta webaren aplikazioak egitea.
i) Errentaren kanpainako operadoreei buruzko aplikazioa kudeatzea. Operadoreak entitate laguntzaileetakoak nahiz Ogasunekoak dira.
j) Errentaren kanpainaren inguruan sortzen ahal diren beste edozein, hala nola: laguntza ematea kanpainan aitorpenak aurkezteko arauen foru agindua eta bestelako arauak eguneratzen, kanpaina Iruñetik kanpo garatzeko bulegoak erreserbatzea, etab.
k) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.
8. Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari buruzko Aholku Teknikorako Bulegoak eginkizun hauek ditu:
a) Zerga arloko kontsultak eta ebazpenak tramitatzea, horiei buruzko ebazpen proposamena egitea eta zabalkundea egitea, eta gauza bera pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zergen arloko interpretaziorako irizpideei eta ebazpen jurisdikzionalei dagokienez ere.
b) Onura fiskalei eta araubide bereziei buruzko espedienteak tramitatzea eta ebazpen proposamenak egitea.
c) Tributu arloko aholkularitza ematea Zerbitzuko gainerako unitateei, baita zergadunei ere, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinaturik.
d) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruz eskatzen zaizkion azterlanak eta proposamenak egitea.
e) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.
9. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Bulegoak eginkizun hauek ditu:
a) Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.
b) Laguntza ematea irizpideak ezartzen, PFEZaren eta Ondarearen gaineko zergetan aurkeztutako aitorpenak berrikusteko urteko plana egiteko.
c) Aitorpenak berrikusteko programen eguneraketan eta hobekuntzan parte hartzea.
d) Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoaren prozedurak aztertzea eta haien hobekuntza bultzatzea.
e) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.”
Xedapen gehigarria.–Izendapenen berrespena.
Foru agindu honetan ezarritako egituraren arabera izen eta eginkizun berberei eusten dieten bulegoetako eta unitate administratiboetako buruen izendapenak berresten dira, haiek egin zireneko baldintza beretan.
Orobat, Kanpainako Koordinazioko Unitate Administratiboko buruaren izendapena mantentzen da, bitarte baterako, orain Kanpainaren Koordinaziorako 1. Unitate Administratiboko buru gisa.
Xedapen indargabetzailea.–Indargabetutako arauak.
Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan ezarritakoari kontra egiten dioten maila bereko edo baxuagoko xedapenak.
Azken xedapena.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2017ko otsailaren 13an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.
Iragarkiaren kodea: F1701969